Ordiziako Udalak %3 igoko ditu datorren urteko zergak, KPIa aplikatuta
Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera aplikatuko die datorren urteko udal tasa eta zergei. Igoera hori bataz beste %3koa izango da, eta horrekin, 109.551 euro gehiago jasoko ditu udalak. Atzo iluntzean egin zuten ezohiko osoko bilkuran onartu zuten neurria, Bilduren aldeko zazpi botorekin; EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEkoak kontra bozkatu zuten. Bozketaren aurretik, igoera horren arrazoiak azaldu zituen udal gobernu taldeak. Izaro Intsausti zinegotziak azaldu zuenez, “kontutan izanda iaz ez zela igoerarik eman eta Fondo Foraletik datorren urterako aurreikusten den jaitsiera, beharrezkoa da KPIaren araberako igoera” hori onartzea. Bildu koaliazioaren lehentasuna “herritarren eskubideak bermatzea” izan dela azaldu zuen. Hala, “ez dugu udala baliabide gabe ikusi nahi, baina, honen konponbidea ere ez da herritarren karga fiskala handiagotzea, beraz, oreka mantentzera behartuta gaude”. Bide horretatik, tasa eta zergetan “progresibitatearen irizpidea” aplikatu dutela esan zuen, alegia, “gehien dutenek, gutxien dutenen aldeko esfortzua” egin dezatela lortu nahi dutela. Nazioarte mailako krisi ekonomikoaren eragina, Euskal Herrian eta Ordizian bertan ere nabaritu dela azaldu zuten. “Testuinguru hau aintzakotzat hartuz, biztanleriak sortu ez duen krisi ekonomiko hau biztanleriak berak ordaintzea ekiditea ezinbestekoa” dela esan zuen Intsaustik. “Honenbestez, hobarien politika ezarri dugu, familia bakoitzeko partaide kopurua eta soldaten araberakoak hain zuzen”. Azkenik, “iruzurraren kontrolaren jarraipena” egingo dutela iragarri zuen, [...]
Ordiziako Udalak KPIaren araberako igoera aplikatuko die datorren urteko udal tasa eta zergei. Igoera hori bataz beste %3koa izango da, eta horrekin, 109.551 euro gehiago jasoko ditu udalak. Atzo iluntzean egin zuten ezohiko osoko bilkuran onartu zuten neurria, Bilduren aldeko zazpi botorekin; EAJko bost zinegotziek eta PSE-EEkoak kontra bozkatu zuten.
Bozketaren aurretik, igoera horren arrazoiak azaldu zituen udal gobernu taldeak. Izaro Intsausti zinegotziak azaldu zuenez, “kontutan izanda iaz ez zela igoerarik eman eta Fondo Foraletik datorren urterako aurreikusten den jaitsiera, beharrezkoa da KPIaren araberako igoera” hori onartzea. Bildu koaliazioaren lehentasuna “herritarren eskubideak bermatzea” izan dela azaldu zuen. Hala, “ez dugu udala baliabide gabe ikusi nahi, baina, honen konponbidea ere ez da herritarren karga fiskala handiagotzea, beraz, oreka mantentzera behartuta gaude”. Bide horretatik, tasa eta zergetan “progresibitatearen irizpidea” aplikatu dutela esan zuen, alegia, “gehien dutenek, gutxien dutenen aldeko esfortzua” egin dezatela lortu nahi dutela.
Nazioarte mailako krisi ekonomikoaren eragina, Euskal Herrian eta Ordizian bertan ere nabaritu dela azaldu zuten. “Testuinguru hau aintzakotzat hartuz, biztanleriak sortu ez duen krisi ekonomiko hau biztanleriak berak ordaintzea ekiditea ezinbestekoa” dela esan zuen Intsaustik. “Honenbestez, hobarien politika ezarri dugu, familia bakoitzeko partaide kopurua eta soldaten araberakoak hain zuzen”.
Azkenik, “iruzurraren kontrolaren jarraipena” egingo dutela iragarri zuen, “ez baita batere bidezkoa eta zergen eta tasen azterketa egin dugun adinako seriotasunez, saiatuko gara iruzurra ekiditen”.
Oposizioa kontra
Oposizioko bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, neurri horien kontra bozkatu zuten. Jose Migel Santamaria EAJren bozemaileak azaldu zuenez, “iaz zergak izoztu egin genituen, baina gaur egungo egoera ez da bera; fondo foralak %11ko jaitsiera izango du eta udalak itzuli beharreko diru kopurua ere igo egin da”. Hori guztia ikusita, “bidezkoa” iruditzen zaio zergak KPIaren arabera igotzea. Hala ere, “enfasia, familia ugarien hobarietan” jarri nahi izan zuen. Bere ustez, onartutako zergen taula “oso zorrotza da, eta gure ustez, familia ugariak zigortuta ateratzen dira”. Ordizian, aurreko urteetan hobari hori jaso duten 100 bat familia daudela gogorarazi zuen Santamariak. Hori guztia ikusita, “familia ugarien hobariak bermatu” egin behar direla esan zuen.
Iñaki Dubreuil PSE-EEko zinegotziak ere, kontrako botoa emateko arrazoiak azaldu zituen. “Garbi dago udal batek dirua behar duela, baina egungo egoera ez da zergen bidez sarrerak handitzeko modukoa”. Diru gehiago biltzeko, udal gobernu taldeari “ahalegin berezi bat” egiteko eskatu zion, “austeritate politikak aplikatuz eta gastu arruntak murriztuz; udalak izan behar du gerrikoa estutzen lehena”.
Dokumentua: Udal tasak eta zergak 2012