Udalak parte-hartzearen inguruko tailerra antolatu du
Ordiziako Udaleko partaidetza sailak, parte-hartzearen inguruko tailerra antolatu du hilaren 28rako. Tailer horren helburua, “parte-hartzearen inguruko oinarriak ezagutzea eta lantzen hastea” izango da batetik, baina baita “parte hart...
Ordiziako Udaleko partaidetza sailak, parte-hartzearen inguruko tailerra antolatu du hilaren 28rako. Tailer horren helburua, “parte-hartzearen inguruko oinarriak ezagutzea eta lantzen hastea” izango da batetik, baina baita “parte hartzeko prozesuak diseinatu eta bideratzeko beharrezkoak diren tresnak” ezagutzea ere. Udal arduradunen ustez, beharrezkoa da gai horretan interesa duten herritarrei “esparru horretan trebatzeko aukerak ematea”.
Tailerra doakoa izango da eta hilaren 28an egingo dute, 18:00etatik 21:00etara, udaletxean. Parte hartu nahi dutenek, hilaren 21erako eman behar dute izena. Hiru bide daude horretarako: telefonoz, 943 80 56 30 zenbakira deituta; posta elektronikoz, partaidetza@ordizia.org helbidera mezu bat bidalita; edo Barrena Kultur Etxera joanda.