Baratze ekologikoa (I)
Baratze ekologikoa antolatzeko Gaspar Caballero de Segoviaren metodoa oso egokia da, Araban azken urte hauetan asko zabaltzen ari dena, ikastetxeetan, zahar egoitzetan, udaletxeetan, nekazarien artean… lur eremu txikian egiteko metodoa eta manipulatzeko erraz Gaspar Caballero de Segoviaren metodoa Mallorcan sorturiko sistema bat da. Berak, bere lurretan urte askoren buruan eginiko esperientzia guztiak kontuan hartuta sortutako Metodo hau oso sinplea eta erraza da, leku txikian barazki ekologikoak sortu daitezke, ur kantitate minimoa erabiliz eta lan eta mantenu txikia eskainiz paradei. Sei puntu nagusi ditu metodo honek eta hauek dir Crestall paradak. Parada 1.5 metroko zabalerako errektangulu bat da. Luzera ezberdina izan dezakete (etxerako baratzak 3-6 metro bitartean edukitzea gomendatzen da). Crestall ‘Fems de basa’ deitzen zaion lur gaineko kobertura da (konposta) lurraren gainean jartzen da, ez da lurrarekin nahastu behar. Mulching bat bezala jarri behar da paradeta Ez da ‘Parades en Crestall’ zapaldu behar. Kontuan izan behar da parada bakoitzaren inguruan 50 cm-ko bidea utzi behar dela. Nahiko leku baldin badugu, erdiko bideak metro bateko zabalera izatea komeni da, horrela bertan ibili eta karretilarekin maniobrak egin ahal izango dugu. ‘Fems de Bassa’. Mallorcako konpost autoktonoa da. Lurrari eman diezaiokegun janaririk onena litzateke. Lurrari era erraz, merke eta ekologiko batean itzuli diezazkiokegu [...]
Baratze ekologikoa antolatzeko Gaspar Caballero de Segoviaren metodoa oso egokia da, Araban azken urte hauetan asko zabaltzen ari dena, ikastetxeetan, zahar egoitzetan, udaletxeetan, nekazarien artean… lur eremu txikian egiteko metodoa eta manipulatzeko erraz
Gaspar Caballero de Segoviaren metodoa Mallorcan sorturiko sistema bat da. Berak, bere lurretan urte askoren buruan eginiko esperientzia guztiak kontuan hartuta sortutako
Metodo hau oso sinplea eta erraza da, leku txikian barazki ekologikoak sortu daitezke, ur kantitate minimoa erabiliz eta lan eta mantenu txikia eskainiz paradei.
Sei puntu nagusi ditu metodo honek eta hauek dir
- Crestall paradak. Parada 1.5 metroko zabalerako errektangulu bat da. Luzera ezberdina izan dezakete (etxerako baratzak 3-6 metro bitartean edukitzea gomendatzen da). Crestall ‘Fems de basa’ deitzen zaion lur gaineko kobertura da (konposta) lurraren gainean jartzen da, ez da lurrarekin nahastu behar. Mulching bat bezala jarri behar da paradeta
- Ez da ‘Parades en Crestall’ zapaldu behar. Kontuan izan behar da parada bakoitzaren inguruan 50 cm-ko bidea utzi behar dela. Nahiko leku baldin badugu, erdiko bideak metro bateko zabalera izatea komeni da, horrela bertan ibili eta karretilarekin maniobrak egin ahal izango dugu.
- ‘Fems de Bassa’. Mallorcako konpost autoktonoa da. Lurrari eman diezaiokegun janaririk onena litzateke. Lurrari era erraz, merke eta ekologiko batean itzuli diezazkiokegu behar dituen elikagaiak. Konposta egiteko era ezberdinak daude eta bakoitzak bere erara egiten du. Kontuan hartu behar dugu geroz eta dibertsitate gehiago orduan eta hobeagoa izango dela lortzen dugun konposta.
- Ereintza. Ohiko nekazaritzan baino erein marko txikiagoak erabiltzen dira. Landareek espazio txikia behar dute garatzeko, behin hazi eta gero horri bakoitza bestearekin ukitu eta gero, bertan mikroklima egoki bat sortu eta horrela bertan hezetasuna egokia geratuz. Horrela ura aurreztea lortzen dugu eta belar txar kantitatea txikia izatea lortu. Gomendagarria da, landare aromatikoak eta lore ezberdinak landatzea paraden artean. Paraden artean ladriluak ere jarriko dira. Ez da gomendatzen ez patata eta ez boniatorik ereitea paradetan.
Informazio gehiagorako: www.gasparcaballerodesegovia.net/es/
Jakin beharrekoak
- Plazatik, internetera jauzi. Salmenta moduak aldatuz doaz egunetik egunera. Baserritarrak produktuak modu zuzenean saltzea kezka duen moduan, kontsumitzaileak geroz eta ardura gehiago du erosten duen produktuak zein jatorri duen jakiteko. Honen aurrean aldatuz doaz salmenta moduak eta hauek internetera ere iritsi dira, Hermeus gizarte sare berriaren bitartez.
- BasHerri taldeen mugimendua etengabe ari da zabaltzen Gipuzkoan. Dagoeneko, 30 daude martxan Gipuzkoa osoan, eta kopurua etengabe hazten ari da. Baseritarrak eta kontsumitzaileak elkartzen dituzte talde guztiek. Taldeak erabakitzen du zer eta nola kontsumitu eta zer ekoiztu. Elikadura burujabetza helburu duen sistema horrek baserriko produktuez elikatzeko aukera ematen die Gipuzkoako 500 familia baino gehiagori.
LIBURUA
- Lurra zorua bailitzan. Egilea: Iñaki Petxarroman. Gogoeta egiteko gonbita egiten du liburuak. Egunero 1.23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian EAEn. 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duen gasen isurketa %47 handitu da gure herrian. Legea nahi erara baliatu dugu natura-guneak garapen eroaren hankapean hartzeko. Itotzen, esaterako.