Euskal animalia espeziak ezagutzeko aukera
Urriaren 9an, Ormaiztegin, goizeko 10etan hasiko da Jatorrizko Euskal Animali Espezien Erakusketa, Arrastoak azoka. Animaliak protagonista dituen azoka izaten da Arrastoak. Baina animaliak, bereziak dira: euskal animalia espeziak dira denak. Garai batean gure arbasoen baserrietan izaten ziren animaliak dira, baina denborarekin galtzen joan direna Ezaugarri bereziak dituzten animaliak dira eta Ormaiztegin, guztiak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Pottokak, terreña, pirenaika eta betizu behiak, Enkarterriko astoa, sasi ardiak eta ahuntz azpi gorriak, mendiko behorrak, oiloak, ardi latxa eta euskal txerria. Arraza bakoitzaren historia, ibilbidea, hobekuntza genetikoa eta arrazaren ezaugarriak azalduko dira. Horrekin batera, pottoketan eta astoetan ibiltzeko aukera ere izango da. Tripa betetzeko, berriz, zer dastatua izango da: eztia, betizu haragia, oilo haragia eta oilo salda. Goierrithartxo animalia zalea da eta euskal arrazako animalia hauek gehiago ezagutu nahi izan ditu. Hona hemen euren ezaugarriak: Pottoka: Euskal Herriko poni arraza dugu pottoka. Animalia lirain eta indartsua. Euskal Herriko inguruneari oso ondo egokitua eta aldi berean ingurune berezi honen eraginez zaildua eta moldeatua. Betizua: Euskal Herriko mendietan aspalditik bizi den basa behiaren arraza baten izena da. Beste zenbait arraza baino eskasagoa izan da haragi eta esne ekoizpen aldetik, eta arraza joan den mendeko azken hamarkadetatik baserritarren aldetik nahiko baztertuta egon da. Terreña: Behi [...]
Urriaren 9an, Ormaiztegin, goizeko 10etan hasiko da Jatorrizko Euskal Animali Espezien Erakusketa, Arrastoak azoka. Animaliak protagonista dituen azoka izaten da Arrastoak. Baina animaliak, bereziak dira: euskal animalia espeziak dira denak. Garai batean gure arbasoen baserrietan izaten ziren animaliak dira, baina denborarekin galtzen joan direna
Ezaugarri bereziak dituzten animaliak dira eta Ormaiztegin, guztiak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Pottokak, terreña, pirenaika eta betizu behiak, Enkarterriko astoa, sasi ardiak eta ahuntz azpi gorriak, mendiko behorrak, oiloak, ardi latxa eta euskal txerria. Arraza bakoitzaren historia, ibilbidea, hobekuntza genetikoa eta arrazaren ezaugarriak azalduko dira.
Horrekin batera, pottoketan eta astoetan ibiltzeko aukera ere izango da. Tripa betetzeko, berriz, zer dastatua izango da: eztia, betizu haragia, oilo haragia eta oilo salda.
Goierrithartxo animalia zalea da eta euskal arrazako animalia hauek gehiago ezagutu nahi izan ditu. Hona hemen euren ezaugarriak:
- Pottoka: Euskal Herriko poni arraza dugu pottoka. Animalia lirain eta indartsua. Euskal Herriko inguruneari oso ondo egokitua eta aldi berean ingurune berezi honen eraginez zaildua eta moldeatua.
- Betizua: Euskal Herriko mendietan aspalditik bizi den basa behiaren arraza baten izena da. Beste zenbait arraza baino eskasagoa izan da haragi eta esne ekoizpen aldetik, eta arraza joan den mendeko azken hamarkadetatik baserritarren aldetik nahiko baztertuta egon da.
- Terreña: Behi terreña edo “behi terreñoa” Euskal Herriko zein inguruko zenbait lurraldetan zabaldutako bertako behi arraza bat da. Historikoki behi eta idi terreñoak lanerako oso estimatuak zirenez, arraza honetako abereak beste zenbait herrialdetara zabaltzen ziren ere, Gipuzkoara esate baterako.
- Enkarterrietako astoa: Garai bateran baserriko lanetan astoa eta idia erabiltzen ziren, baina Euskal Herriko industrializazioaren ondorioz, baserriko lanak mekanizatu egin ziren. Ondorioz, kopuruari dagokionez, atzerakadarik handiena jasan duen aberea da etxeko astoa.
- Sasi ardi: Sasardia Euskal Herriko mendietan bizi den bertako ardi arraza bat da. Ardi gogorrak dira, oso landatarrak eta baldintza erdi basatietan moldatzen dira mendian, askotan oso leku sastrakatsu eta zailetan. Sasardiak sarritan ia artzainen zaintzarik gabe moldatzen dira.
- Ahuntz azpi gorria: Ahuntz azpigorria Euskal Herriko bertako ahuntz arraza da. Ahuntzen arraza talde hau Piriniar ahuntzen familiakoa da, eta baita, nahiz eta neurri txikiagoan izan, Guadarramako ahuntz arrazaren familiakoa ere.