Udal berripapera atera du Idiazabalgo Udalak, bertako albisteen berri eman asmoz
Udal Berripapera atera du kalera Idiazabalgo Udalak, bertako albisteen berri emateko helburuarekin. Legegintzaldi honekin batera martxan jartzea zen asmoa, eta jada lehen alea kalean da. Azaroaren 13 eta 14 bitartean banatu zuten etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen Euskararen Berripaperetik dator formatoaren ideia, eta baita izena bera ere. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak esan duenez, jakitun ziren Udalaren eta herritarren arteko komunikazio bideetan gabeziak zeudela. Bere hitzetan gabezia horiek konpontzera dator Udal Berripapera. Hemendik aurrera, Udalak komunikatu nahi dituen albisteak herritarrek zuzenean jasoko dituzte, hilabete bateko maiztasunarekin. «Berri paperaren helburua komunikazioa hobetzea da oinarrian, baina beste helburu bat ere bete nahi du, herritarren parte hartzea bultzatzea, gure ustez informatuta dagoen herriak parte hartzea errazagoa izaten baita», dio Imazek. Agenda txertatuko dute 2011. urtea bukatu artean, Udal Berri Papera bere horretan aterako dute, baina datorren urtetik aurrera, Idiazabalgo kultur agendaren edukiak ere bertan txertatuko dituzte. Berri paperaren atzeko aldean, hain zuzen. Imazen hitzetan horrela, idiazabaldarren etxeetara bi udal publikazio iristea ekidingo dute. Agenda 2012. urtetik aurrera txertatzeko erabakia arrazoi bategatik hartu dute: aurten udal argitalpen guztiak publikatzeko lehiaketa jada egin zutelako, eta Udal Berri Papera artean ez zelako publikatzen. 2012. urtean udal publikazio guztiak (kartelak, jaietako egitaraua, aurrekontuen liburuxka, Udal Berri Papera…) zein [...]
Udal Berripapera atera du kalera Idiazabalgo Udalak, bertako albisteen berri emateko helburuarekin. Legegintzaldi honekin batera martxan jartzea zen asmoa, eta jada lehen alea kalean da. Azaroaren 13 eta 14 bitartean banatu zuten etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen Euskararen Berripaperetik dator formatoaren ideia, eta baita izena bera ere.
Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak esan duenez, jakitun ziren Udalaren eta herritarren arteko komunikazio bideetan gabeziak zeudela. Bere hitzetan gabezia horiek konpontzera dator Udal Berripapera. Hemendik aurrera, Udalak komunikatu nahi dituen albisteak herritarrek zuzenean jasoko dituzte, hilabete bateko maiztasunarekin. «Berri paperaren helburua komunikazioa hobetzea da oinarrian, baina beste helburu bat ere bete nahi du, herritarren parte hartzea bultzatzea, gure ustez informatuta dagoen herriak parte hartzea errazagoa izaten baita», dio Imazek.
Agenda txertatuko dute
2011. urtea bukatu artean, Udal Berri Papera bere horretan aterako dute, baina datorren urtetik aurrera, Idiazabalgo kultur agendaren edukiak ere bertan txertatuko dituzte. Berri paperaren atzeko aldean, hain zuzen. Imazen hitzetan horrela, idiazabaldarren etxeetara bi udal publikazio iristea ekidingo dute.
Agenda 2012. urtetik aurrera txertatzeko erabakia arrazoi bategatik hartu dute: aurten udal argitalpen guztiak publikatzeko lehiaketa jada egin zutelako, eta Udal Berri Papera artean ez zelako publikatzen. 2012. urtean udal publikazio guztiak (kartelak, jaietako egitaraua, aurrekontuen liburuxka, Udal Berri Papera…) zein enpresak egingo dituen erabakitzeko berriz lehiaketa egingo dute. Bitartean, Signos komunikazio enpresa ari da berri papera ateratzen.
Edukiak Udalaren esku
Behin lehiaketa egin eta enpresa erabakitakoan, bertako lan taldeak Udal Berripaperaren diseinua egingo du. Inprentako lanak aurrera eramateaz ere beraiek arduratuko dira. Edukiak, berriz, Idiazabalgo Udalak berak zehaztuko ditu. Zinegotzi bakoitzak idatziko du bere sailari buruzko informazioa, eta bere horretan joango da. Dena den, informazio guztia biltzeaz eta berri papera publikatuko duen enpresarekin harremanetan jartzeaz, Xabier Ariztimuño zinegotzia arduratuko da.
Berri paperak ez ditu beti sail berak edukiko. Informazioa sortu ahala joango dira publikatzen. Hori bai, azkeneko udal osoko bilkuran hartutako erabakiek beti izango dute lekua.
Berri paperean euskara lehenetsiko dute, baina erdaraz ere emango dute informazioa.
Pdf formatoan
Ioritz Imaz alkateak jakitera eman duenez, pdf formatoan jasotzeko eskariak izan dituzte eta horregatik, Pdf formatoan jaso nahi dutenek izena eman ahal izateko epea irekiko dute. Datorren alean etorriko da horri buruzko informazioa. «Jende askok egiten badu eskaria, aukera egongo da argitalpen gastuak murrizteko eta balore ekologikoetan urrats txiki bat emateko», dio Imazek.
Idiazabalgo Udalaren webgunean dagoeneko kontsultatu daiteke hilabete honetako berri papera. Aurrera begira publikatuko dituztenak ere bertan zintzilikatzeko asmoa dute.