Gizonezko bat atxilotu dute Ordizian, sexu gehiegikeriak egitea leporatuta
Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ordizian, neska baten kontrako sexu gehiegikeriak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazi duenez, gizon hori ordubetez ibili zen neskaren atzetik, tabernaz taberna, neska ukit...
Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ordizian, neska baten kontrako sexu gehiegikeriak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazi duenez, gizon hori ordubetez ibili zen neskaren atzetik, tabernaz taberna, neska ukituz eta molestatuz. Goizaldeko hirurak aldera, telefono bidezko salaketa bat jaso ondoren, Ertzaintzaren patruila bat joan da bertara, eta ustezko sexu erasogilea atxilotu eta eraman egin dute.