Argazkia: Gotzon Aranburu·
Gaur eguerdian omenaldi hunkigarria egin diete 1936.urtean Hernanin fusilatutako bederatzi pertsonen senideei Urretxun eta Zumarragan. Aretoa txiki gelditu da omenaldia. 1936ko urriaren 20an Hernaniko hilerrian fusilatu zituzten bederatzi herritarrak eta 75 urte beranduago,udalek aitortza instituzionala egin diete haien senideei.
Omenaldi xemea izan da, baina sentikorra. Zazpi fusilaturen senideak izan dira bertan. Secundino Esnaola musika eskolako irakasleen doinupean, Antxiñe Mendizabal idazleak testu bat irakurri du, gertakari haiek ipuin moduan kontatuz. Kontakizun goxoa eta hunkigarria izan da. Jarraian alkateek senideei poesia bat zuten diploma bana eman diete. Aurreskua ere dantzatu diete eta Gorka Azkaratek bertsoak ere kantatu ditu. Aretoa txiki gelditu da.