Belaunaldi askotako herritarrek egindako lanari eta borrokari esker, Gaztetxearen 25. urteurrena ari dira ospatzen gaur Ordizian. Urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina denbora guzti horretan iragarri duten gisan, gaur da ospakizun eguna. Gaztetxeari aurreskua dantzatuz hasi dute eguna gazte ordiziarrek. Petardoen danbatekoek iragarri dute festa egunaren hasiera, eta ondoren, hogei bat herritarrek egin dute dantza txistuaren soinuarekin, beste horrenbeste edo gehiago begira zituztela. Erraldoiak ere egun berezirako atondu dituzte gaur, Gaztetxearen urteurreneko zapiak lepoan jarrita. Zalantzarik gabe, kolore morea da gaur nagusi Ordizian. Egunari hasiera emanda, kalejira egin dute herrian zehar, tabernaz-taberna eztarria bustitzeko geldialdiak eginez. Bazkaritarako frontoi txikian elkartuko dira egun Gaztetxean biltzen diren gazteak, eta urte askotan zehar ibili izan direnak. Izan ere, denek dute zer kontatua, eta horregatik, bazkal ostean batallita kontaketa egingo dute denek. Arratsaldean ‘Porrotx’ eta Motxila 21 Etorkizunean mediku etxea izandako eraikinean bilduko direnak ere gogoan izan dituzte Ordiziako Gazte Asanbladako kideek, eta arratsalderako umeentzako ekitaldia antolatu dute. Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa Plaza Nagusira joango da 18:00etan, bertan biltzen diren umeekin jolas egitera. Motxila 21 talde nafarrak ere kontzertua egingo du plaza inguruan ordu horretan hasita. Down sindromea duten 12 gaztek eta 7 boluntariok osatzen dute taldea, eta sona handia lortu [...]
Gaztetxeari aurreskua dantzatu dioten gazteak
Belaunaldi askotako herritarrek egindako lanari eta borrokari esker, Gaztetxearen 25. urteurrena ari dira ospatzen gaur Ordizian. Urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina denbora guzti horretan iragarri duten gisan, gaur da ospakizun eguna. Gaztetxeari aurreskua dantzatuz hasi dute eguna gazte ordiziarrek. Petardoen danbatekoek iragarri dute festa egunaren hasiera, eta ondoren, hogei bat herritarrek egin dute dantza txistuaren soinuarekin, beste horrenbeste edo gehiago begira zituztela. Erraldoiak ere egun berezirako atondu dituzte gaur, Gaztetxearen urteurreneko zapiak lepoan jarrita. Zalantzarik gabe, kolore morea da gaur nagusi Ordizian.
Egunari hasiera emanda, kalejira egin dute herrian zehar, tabernaz-taberna eztarria bustitzeko geldialdiak eginez. Bazkaritarako frontoi txikian elkartuko dira egun Gaztetxean biltzen diren gazteak, eta urte askotan zehar ibili izan direnak. Izan ere, denek dute zer kontatua, eta horregatik, bazkal ostean batallita kontaketa egingo dute denek.
Arratsaldean ‘Porrotx’ eta Motxila 21
Etorkizunean mediku etxea izandako eraikinean bilduko direnak ere gogoan izan dituzte Ordiziako Gazte Asanbladako kideek, eta arratsalderako umeentzako ekitaldia antolatu dute. Joxe Mari Agirretxe
Porrotx pailazoa Plaza Nagusira joango da 18:00etan, bertan biltzen diren umeekin jolas egitera.
Motxila 21 talde nafarrak ere kontzertua egingo du plaza inguruan ordu horretan hasita. Down sindromea duten 12 gaztek eta 7 boluntariok osatzen dute taldea, eta sona handia lortu du, Barricada taldeko
El Drogas-ek eta Marea taldeko Kutxi Romerok ere hainbatetan kolaboratzen baitute haiekin. Ordiziako Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, Ordizian egongo dira gaur bi abeslariak.
Musika jaialdi erraldoia gauean
Gaztetxearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, musika jaialdi erraldoia antolatu dute gaurko Gazte Asanbladako kideek. Laket, Revolutionary Brothers, Bizardunak, Obrint Pass eta Egurra eta Kitto taldeek kontzertua egingo dute 21:00etatik aurrera Beti Alai pilotalekuan. Oraindik Jaialdirako sarrerarik erosi ez dutenek, 15 euroan erosi ahalko dituzte gaur jaialdia hasi aurretik.