Atzegik kontzientziazio Astea hasiko du bihar Urola Garaian
Atzegiren kontzientziazio kanpainaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Urola Garaian. Bihar hasiko dituzte ekintzak. Otsiralera bitartean, herriko ikastetxeetako ikasleek Gureak tailerretara bisitak egingo dituzte. Era berean, bihar eguer...
Atzegiren kontzientziazio kanpainaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Urola Garaian.
Bihar hasiko dituzte ekintzak. Otsiralera bitartean, herriko ikastetxeetako ikasleek Gureak tailerretara bisitak egingo dituzte. Era berean, bihar eguerdian Nik zuk bezala ondo bizi nahi dut Legazpin solasaldia egingo dute Garagunean. 15:30ean hasiko dute eta herritar guztiei zabalik dago.
Etzi Txolartean berriketa saioa egingo dute. Atzegiko funtzionamendua eta zerbitzuak izena eman diote eta Mirian Gorritos elkarte ekintza teknikaria ariko da hizlari lanetan. Ostiralean, berriz, pilota partidak egingo dituzte Urbeltzen, 22:00etan. Lehen partidan Legazpiko Gazteak Pilota eskolako pilotariak ariko dira: Urko Beloki eta Iker Anduaga Aritz Beitialarrangoitiaren eta Erik Retolazaren aurka. Bigarren partidan Belloso eta Amantegi lau t’erdian ariko dira. Hirugarrenean azkenik, Berasaluze IX.ak eta Mintegik Uriarteren eta Landabururen aurka jokatuko dute.
Larunbatean, berriz, Gipuzkoa ezagutzen txangoa egingo dute, Zerainera. Igandean, azkenik, gizarte zentroan egingo duten herri bazkariak eta dantzaldiak itxiko dute egitaraua.