Gaztetxeari lotutako materiala biltzen hasi dira Urretxun eta Zumarragan
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxeko kideak datorren urtean ospatuko duten 10. urtemugarako DVD bat prestatzen ari dira. Gaztetxeari lotutako garai guztietako ikus-entzunezko materiala bildu nahi dute eta herritarrei dei egin diete, argazkiak, bideoak, kartelak edota bestelakorik duenak gaztetxera eraman dezan. Kopiatu eta itzuli egingo dituzte aleak.