Teknologi berriak familietan nola erabili izango dute bihar hizpide, Ezkio-Itsason
Bihar, urriak 26, Teknologia berriak familian nola erabili lelopean, hitzaldia emango dute Etxadiko psikologoek Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:30etan hasita. Hitzaldi hori, antolatu dituzten hiru hitzaldietatik lehendabizikoa izango da. Beste biak a...
Bihar, urriak 26, Teknologia berriak familian nola erabili lelopean, hitzaldia emango dute Etxadiko psikologoek Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:30etan hasita.
Hitzaldi hori, antolatu dituzten hiru hitzaldietatik lehendabizikoa izango da. Beste biak azaroan izango dira, azaroaren 16an Legazpin eta azaroaren 30ean Zumarragan. Hitzaldi horietako gaia berriz honako hau izango da: Gurasoen autoestimua: funtsezkoa seme-alaben garapenean.
Zerbitzua, abian
Bestalde, abian segitzen du Mankomunitateak eskaintzen duen Familientzako Orientazio Psikologikoaren Zerbitzuak. Doan da, eta Etxadiko psikologoek seme-alaben heziketan sortzen diren zalantzak edo arazoak argitzen eta konpontzen laguntzen dute. Era desberdinak daude kontsulta egiteko: www.etxadi.org webgunean agertzen den formularioa betez; etxadi@etxadi.org helbidera e-mail bat bidaliz; Etxadi, Maximo Agirre kalea, 18-bis, 5. solairua, 10. dpto.ra idatziz edota 94 405 15 49 telefono zenbakira deituz, astearteetan: goizean, 11:30etik 13:00etara bitartean, eta arratsaldean17:00etatik 18:30era artean.