Bihar Javier Perez musikari euskaldun berriak parte hartuko du ‘Bixi-Bixin’
Bihar asteazkena, urriak 26, Javier Perez Rouco musikari euskaldun berriak parte hartuko du Bixi-Bixi irratsaioan, 12:15etatik aurrera. Egun Maizpiden da Perez, eta handik emango du bere esperientziaren berri. Bide batez, Maizpide euskaltegi-barnetegiko irakasleek Euskara aberasten sailean, euskara txukun ibiltzeko aholkuak emango dituzte. Bihar sail berri bat hasiko dute. Lierni Elortza irratsaioaren gidariak jakitera eman duenez, sail horretan «zientzia berriak euskaraz lantzen eta zabaltzen eredugarria den Elhuyar elkartekoek» hilabetean behin Bixi-Bixin izango dira. Gaur, esaterako, Gillermo Roak garagardoaz hitz egingo du. Astero bezala, Santos Belokik Euskara jalgi hadi plazara saila egingo du, eta Aitor Calvillok EBPN Seguran zertan den azalduko du. Aste honetako euskal kulturako efemeride «garrantzitsuenen» aipamena egingo dute, eta herrietako albisteek eta ohiko sailek osatuko dute gaurko saioa. Entzuleak Saioa jarraitzeaz gain, entzuleek edozein iradokizun, proposamen edo iritzi eman dezakete: bixibixi@euskalerria.org helbidera idatziz edo irratiko telefonora -943 801041- deituz, irratsaioak irauten duen bitartean. Bihar Bixi-Bixi irratsaioa zuzenean entzuteko aukerarik ez duenak, ostegunean, 19:00etan, edota igandean, 08:00ean entzun ahal izango du, bi egun horietan errepikatuko baitute.
Bihar asteazkena, urriak 26, Javier Perez Rouco musikari euskaldun berriak parte hartuko du Bixi-Bixi irratsaioan, 12:15etatik aurrera. Egun Maizpiden da Perez, eta handik emango du bere esperientziaren berri. Bide batez, Maizpide euskaltegi-barnetegiko irakasleek Euskara aberasten sailean, euskara txukun ibiltzeko aholkuak emango dituzte.
Bihar sail berri bat hasiko dute. Lierni Elortza irratsaioaren gidariak jakitera eman duenez, sail horretan «zientzia berriak euskaraz lantzen eta zabaltzen eredugarria den Elhuyar elkartekoek» hilabetean behin Bixi-Bixin izango dira. Gaur, esaterako, Gillermo Roak garagardoaz hitz egingo du.
Astero bezala, Santos Belokik Euskara jalgi hadi plazara saila egingo du, eta Aitor Calvillok EBPN Seguran zertan den azalduko du. Aste honetako euskal kulturako efemeride «garrantzitsuenen» aipamena egingo dute, eta herrietako albisteek eta ohiko sailek osatuko dute gaurko saioa.
Entzuleak
Saioa jarraitzeaz gain, entzuleek edozein iradokizun, proposamen edo iritzi eman dezakete: bixibixi@euskalerria.org helbidera idatziz edo irratiko telefonora -943 801041- deituz, irratsaioak irauten duen bitartean.
Bihar Bixi-Bixi irratsaioa zuzenean entzuteko aukerarik ez duenak, ostegunean, 19:00etan, edota igandean, 08:00ean entzun ahal izango du, bi egun horietan errepikatuko baitute.