Entsegu festa Altamiran
Helburu bikoitza lortu zuen Ampo Ordiziak igandean Sanitas Alcobendas taldearen aurka. Batetik, partida irabaztea (55-26), eta bestetik, irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria lortzea. Bost puntu gehiago ditu orain Goierriko taldeak, eta hirugarrena da sailkapenean, 19 punturekin, Santboiana liderrarengandik puntu eskas batera eta VRAC Valladolidekin berdinduta. Haize zakarra zebilen igandean bazterretan, baina partidari uste baino gutxiago eragin zion. Bi aldagai nagusi izan zituen lehiak; lehena, hamabi entsegu ikusi ahal izan zituztela zaleek (zortzi etxekoek eta lau kanpokoek); bigarrena, horrenbeste entsegu ikusi ahal izan zirela bi taldeak ez zirelako fin ibili defentsan. Fin ibili ez, huts asko egin zituzten bi taldeek, eta teknikarien errieta bat baino gehiago aditu behar izan zituzten. Epailea ere ezinean Ampo Ordiziako kapitain Xabier Lermak eta entrenatzaile Axio Arañak irakurketa bera egin zuten partidaren bukaeran. Taldea ez zela ondo aritu defentsan, biguin ibili zirela, eta datozen konpromisoei begira hori zuzendu beharra dagoela. Lehen zati eskada egin zuen Ordiziak defentsan, eta bigarrenean hobetu bazuen ere, ez zuen espainiarren erasoa gelditzerik lortu. Badute lana aste osoan, datorren asteburuan Sevillara joan beharko baitute Cajasolen aurka jokatzera. Arañak epailearen lana ere aipatu zuen. Haren ustez, epaileak ez zuen partida kontrolatzea lortu, jokalariek gain hartu zioten, eta atera behar ez zituen txartelak atera [...]
Helburu bikoitza lortu zuen Ampo Ordiziak igandean Sanitas Alcobendas taldearen aurka. Batetik, partida irabaztea (55-26), eta bestetik, irabazteaz gain, erasoko puntu gehigarria lortzea. Bost puntu gehiago ditu orain Goierriko taldeak, eta hirugarrena da sailkapenean, 19 punturekin, Santboiana liderrarengandik puntu eskas batera eta VRAC Valladolidekin berdinduta.
Haize zakarra zebilen igandean bazterretan, baina partidari uste baino gutxiago eragin zion. Bi aldagai nagusi izan zituen lehiak; lehena, hamabi entsegu ikusi ahal izan zituztela zaleek (zortzi etxekoek eta lau kanpokoek); bigarrena, horrenbeste entsegu ikusi ahal izan zirela bi taldeak ez zirelako fin ibili defentsan. Fin ibili ez, huts asko egin zituzten bi taldeek, eta teknikarien errieta bat baino gehiago aditu behar izan zituzten.
Epailea ere ezinean
Ampo Ordiziako kapitain Xabier Lermak eta entrenatzaile Axio Arañak irakurketa bera egin zuten partidaren bukaeran. Taldea ez zela ondo aritu defentsan, biguin ibili zirela, eta datozen konpromisoei begira hori zuzendu beharra dagoela. Lehen zati eskada egin zuen Ordiziak defentsan, eta bigarrenean hobetu bazuen ere, ez zuen espainiarren erasoa gelditzerik lortu. Badute lana aste osoan, datorren asteburuan Sevillara joan beharko baitute Cajasolen aurka jokatzera.
Arañak epailearen lana ere aipatu zuen. Haren ustez, epaileak ez zuen partida kontrolatzea lortu, jokalariek gain hartu zioten, eta atera behar ez zituen txartelak atera zituen. Phil Huxford, esaterako, kanporatu egin zuen hondar minutuetan. Partida ez zen polita izan, eta epailearen gabeziek itsusitu egin zuten.
Jakintzakoak nagusi
Atsedenaldian eskolarteko alebin mailako finalak jokatu ziren, eta Jakintzak irabazi zuen nesketan eta mutiletan. Gustura jaso zuten garaikurra bukaeran.