Garcia eta Elosegi nagusi Ataunen, nesken errekorra ondu duten urtean
David Garcia durangarrak eta Leire Elosegi trintxerpearrak irabazi dute Ataungo Hiru Auzoetako 31. Korrikaldia. Mutilezkoetan irabazleak 1:02: 04ko denbora behar izan zuen probaren 17,3 kilometroak osatzeko, eta nesketan aurrenekoak 1:07:13, iaz Maite Maiora elgoibatarrak jarritako errekorra bi minutu pasatan hobetuz. Maider Gaztañaga ordiziarrak ere Maioraren marka ondu zuen, igandeko proban bigarren postua eskuratuz. 139 lagunek bukatu zuten lasterketa. Ataun Kirol Elkarteko antolatzaileek diru sari gehigarria ematea erabaki zuten aurten denbora-marka baino azkarrago helmugaratzen direnentzat, eta ematea egokitu zaie. Mutilezkoak markatik oso urrutik gelditu dira. Probaren errekorra 56:12 minutuan dago, Pello Garinek jarria. Haize zakarra aurka igoeran Lasterketa 11:00etan abiatu zen herenegun San Martingo plazatik. San Gregorio igaro, Kaxetara iritsi, handik Aiako plazaraino igo, eta atzera itzulian Kaxeta-San Gregorio-San Martin bidea egin zuten parte hartzaileek. Pako Urrestarazu antolatzailearen arabera, «dena oso ondo» atera zen, baina haize zakarrak zertxobait baldintzatu zuen lasterketa. «Gorakoan kosta egin zitzaien joatea, haizea aurka baitzuten, baina beherakoan alde izan zuten, eta hori ere antzeman egiten da denboretan». Lehen lau mutilezko sailkatuek elkarrekin egin zituzten bukaerako kilometro gehienak, baina azken metroetan Garcia izan zen indartsuena. Helmugan 47 segundu eskaseko aldea egon zen lehen lauen artean. Nesketan nabarmen irabazi zuen Elosegik, baina Gaztañagari 23 segunduko aldea atera zion soilik. [...]
David Garcia durangarrak eta Leire Elosegi trintxerpearrak irabazi dute Ataungo Hiru Auzoetako 31. Korrikaldia. Mutilezkoetan irabazleak 1:02: 04ko denbora behar izan zuen probaren 17,3 kilometroak osatzeko, eta nesketan aurrenekoak 1:07:13, iaz Maite Maiora elgoibatarrak jarritako errekorra bi minutu pasatan hobetuz. Maider Gaztañaga ordiziarrak ere Maioraren marka ondu zuen, igandeko proban bigarren postua eskuratuz. 139 lagunek bukatu zuten lasterketa.
Ataun Kirol Elkarteko antolatzaileek diru sari gehigarria ematea erabaki zuten aurten denbora-marka baino azkarrago helmugaratzen direnentzat, eta ematea egokitu zaie. Mutilezkoak markatik oso urrutik gelditu dira. Probaren errekorra 56:12 minutuan dago, Pello Garinek jarria.
Haize zakarra aurka igoeran
Lasterketa 11:00etan abiatu zen herenegun San Martingo plazatik. San Gregorio igaro, Kaxetara iritsi, handik Aiako plazaraino igo, eta atzera itzulian Kaxeta-San Gregorio-San Martin bidea egin zuten parte hartzaileek. Pako Urrestarazu antolatzailearen arabera, «dena oso ondo» atera zen, baina haize zakarrak zertxobait baldintzatu zuen lasterketa. «Gorakoan kosta egin zitzaien joatea, haizea aurka baitzuten, baina beherakoan alde izan zuten, eta hori ere antzeman egiten da denboretan».
Lehen lau mutilezko sailkatuek elkarrekin egin zituzten bukaerako kilometro gehienak, baina azken metroetan Garcia izan zen indartsuena. Helmugan 47 segundu eskaseko aldea egon zen lehen lauen artean. Nesketan nabarmen irabazi zuen Elosegik, baina Gaztañagari 23 segunduko aldea atera zion soilik.
Dorronsoro lehen herritarra
Sailkapen orokorrean 19. postuan sailkatu zen Jon Dorronsoro izan zen lehen ataundarra helmugan, eta Joxe Arrondo izan zen herriko lehen beteranoa. Biek ala biek ere sari bana jaso zuten.