LABeko erretiratu eta pentsiodunek bilera dute bihar Ordizian
LAB sindikatuko erretiratu eta pentsiodunen lantaldeak hileko bilera egingo du bihar Ordiziako Barrena jauregian. 10:30ean hasiko da batzarra, baina aurretik, 10:00etan, elkarretaratzea egingo dute plaza inguruan Gure eskubideak defenda ditzagun, borrokan tinko goiburuarekin. Batzarraren ondoren bazkaria egingo dute parte hartzaileek.
Irailean ekin zioten ikasturteari Tolosan, eta Ordiziakoa bigarren bilera izango da. Gizarte arloko eta osasungitzako zerbitzuei «gutxienez» eustea eta «pentsioak ez izoztea» dira LABeko erretiratuen aldarrikapenetako bi.