Laugarren egin du Urdangarinek G puntuko Oñatiko saioan, final laurdenetan
Gipuzkoako bertsolari txapelketako final-laurdenetako lehen saioan, laugarren egin du Iban Urdangarin ataundarrak. Larunbat arratsaldean Oñatin (Gipuzkoa) jokatu zen kanporaketan 472 puntu lortu zituen eta, behin-behinean, finalerdietan aritzeko sailk...
Gipuzkoako bertsolari txapelketako final-laurdenetako lehen saioan, laugarren egin du Iban Urdangarin ataundarrak. Larunbat arratsaldean Oñatin (Gipuzkoa) jokatu zen kanporaketan 472 puntu lortu zituen eta, behin-behinean, finalerdietan aritzeko sailkatu da.
Iñaki Zelaia, Agin Rezola, Iñaki Gurrutxaga, Beñat Lizaso eta Jexux Mari Irazu izan zituen kantukide ataundarrak, eta saioko irabazlea Irazu izan zen. Guztira, 18 bertsolari ariko dira finalerdietan: bost saioetako irabazleak eta puntuazio gehien duten beste 13.