Legorparty topaketan parte hartzeko izen emate epea gaur amaituko da
Teknologia berriak, ordenagailuak eta informatika gustuko dutenek, asteburu honetan Legorretan egingo den Legorparty topaketan dute gozatzeko aukera. Ostiralean 19:00etan hasi eta igandeko 20:00ak arte, jokoak eta artxiboak elkarbanatuko dituzte, eta informatika alorreko trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Gabonei begira merkaturatuko diren hainbat joko ezagutzeko aukera ere izango dute informatika festa honetan parte hartzen dutenek, eta joko ezberdinak oinarri hartuta lehiaketak ere egingo dituzte. Legorparty topaketako antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzea irekia izango da. Hala ere, elkartuko den jendearen gutxi gora-beherako bat kalkulatzeko, aurrez izena ematea eskatu dute. Izena emateko azken eguna gaur izango da. Topaketan parte hartzeko edo informazio gehiagorako www.legorparty.es.tl webgunea kontsulta daiteke.
Teknologia berriak, ordenagailuak eta informatika gustuko dutenek, asteburu honetan Legorretan egingo den Legorparty topaketan dute gozatzeko aukera. Ostiralean 19:00etan hasi eta igandeko 20:00ak arte, jokoak eta artxiboak elkarbanatuko dituzte, eta informatika alorreko trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Gabonei begira merkaturatuko diren hainbat joko ezagutzeko aukera ere izango dute informatika festa honetan parte hartzen dutenek, eta joko ezberdinak oinarri hartuta lehiaketak ere egingo dituzte.
Legorparty topaketako antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzea irekia izango da. Hala ere, elkartuko den jendearen gutxi gora-beherako bat kalkulatzeko, aurrez izena ematea eskatu dute. Izena emateko azken eguna gaur izango da. Topaketan parte hartzeko edo informazio gehiagorako www.legorparty.es.tl webgunea kontsulta daiteke.