Zeraindar asko ari da parte hartzen kultur asteko ekitaldietan
Zeraindar asko ari da parte hartzen kultur asteko ekitaldietan, eta pozik daude antolatzaileak jasotako erantzunarekin. Larunbatean hasi zen kultur astea Zerainen. 11:00etatik aurrera, haurrek marrazki rallyan parte hartzeko aukera izan zuten. Behin lanak bukatu eta gero, beraien lanak frontoian zintzilikatu zituzten bazkaltzera zihoan jendeak ikusteko helburuarekin. Arratsaldeko ordubietan pilotalekuan elkartu ziren 50 lagun inguru, indaba jana egiteko. Bertan ziren Dani eta Pello trikitilariak giroa alaitzen. Garik bibolina jo zuen bestalde, eta herritarrek makina bat euskal kanta abesteko aukera izan zuten. Iluntzean, 19:00etatik aurrera II. Patata Tortilla Lehiaketa egin zuten. Zortzi taldek parte hartu zuten. Epaimahaia berriz, bost lagunek osatu zuten. Bazkaltzen ari zirenen artean zozketa eginda aukeratu zituzten bost lagun horiek. Epaimahaiko kideek tortillak dastatu eta gero, eman zituzten jakitera irabazleen izenak: Miren Makatzaga eta Arantzazu Muñoa. Bigarren, Haritz Iztuetiak eta Ion Muñoak egin zuten, eta hirugarren, Alaitz eta Aitziber Makatzagak. Igandean, jubilatuen eguna Igandean, jubilatuen eguna egin zuten. 13:00etan meza izan zen, eta ondoren 45 lagunek bazkaria egin zuten Ostatun. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariak ere bertan izan ziren. Bazkariaren ondoren, bi ordulari zozkatu zituzten, bat emakumezkoen artean eta bestea gizonezkoen artean. Otatza sagardotegiko Ramoni Lopetegi eta Joxe Antonio Iparragirre senar-emazteei tokatu zitzaizkien, bi opariak. Eskertza bertsolariei Urte [...]
Zeraindar asko ari da parte hartzen kultur asteko ekitaldietan, eta pozik daude antolatzaileak jasotako erantzunarekin.
Larunbatean hasi zen kultur astea Zerainen. 11:00etatik aurrera, haurrek marrazki rallyan parte hartzeko aukera izan zuten. Behin lanak bukatu eta gero, beraien lanak frontoian zintzilikatu zituzten bazkaltzera zihoan jendeak ikusteko helburuarekin.
Arratsaldeko ordubietan pilotalekuan elkartu ziren 50 lagun inguru, indaba jana egiteko. Bertan ziren Dani eta Pello trikitilariak giroa alaitzen. Garik bibolina jo zuen bestalde, eta herritarrek makina bat euskal kanta abesteko aukera izan zuten.
Iluntzean, 19:00etatik aurrera II. Patata Tortilla Lehiaketa egin zuten. Zortzi taldek parte hartu zuten. Epaimahaia berriz, bost lagunek osatu zuten. Bazkaltzen ari zirenen artean zozketa eginda aukeratu zituzten bost lagun horiek. Epaimahaiko kideek tortillak dastatu eta gero, eman zituzten jakitera irabazleen izenak: Miren Makatzaga eta Arantzazu Muñoa. Bigarren, Haritz Iztuetiak eta Ion Muñoak egin zuten, eta hirugarren, Alaitz eta Aitziber Makatzagak.
Igandean, jubilatuen eguna
Igandean, jubilatuen eguna egin zuten. 13:00etan meza izan zen, eta ondoren 45 lagunek bazkaria egin zuten Ostatun. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariak ere bertan izan ziren. Bazkariaren ondoren, bi ordulari zozkatu zituzten, bat emakumezkoen artean eta bestea gizonezkoen artean. Otatza sagardotegiko Ramoni Lopetegi eta Joxe Antonio Iparragirre senar-emazteei tokatu zitzaizkien, bi opariak.
Eskertza bertsolariei
Urte askoan Zerainen bertsotan izan diren bi bertsolariei eskerrak eman nahi izan zizkien Zeraingo Udalak, eta Zerain izena agertzen den dokumenturik zaharrenaren (1512an Errege Katolikoek Aretxabaletako Otaloratarrei meategiak ustiatzeko baimena eman zienekoa) kopia bana eman zien Agirreri eta Etxeberriari.
Astelehenean, Mikel Zalbidek Erdal eragina gure euskaran lelopean emandako hitzaldia, 40 lagunek entzun zuten. Bestalde, gaur Joseba Barandiaranek egoera ekonomikoaz hitz egingo du, 19:00etan Zeraingo kultur etxean. Bihar, Maria Ixabel Elorzak Ibiliz-ibiliz, bideak eraikiz lelopean hitzaldia emango du kultur etxean, 19:00etan.