PSE «kezkati» zaborraren gaian
Lazkaoko Udalbatzak atzo egin zuen hileko osoko bilkuran PSE-EE alderdiak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Osoko Plana —PIGRUG delakoa— onetsi zuen publikoki, mozio baten bidez, eta kezkatuta azaldu zen Juan Manuel Serna zinegotzia Bilduk hori geratzeko asmoa edukitzearekin. «Arduragabekeria da, zaborrarekin arazo larria dugulako, eta denborarik ez daukagulako», azaldu du Lazkaoko zinegotzi sozialistak ohar batean. Aurreko legealdiko hondakin planaren defentsa egin du PSEk, «indar politikoen artean erakundeetan akordioak eginda lortu» dela argudiatuz. «Gipuzkoak azkenean zaborraren gaian proiektu bat zeukala zirudienean, Bilduk hutsetik hasi nahi du orain. Egunero obra ziurtagiriekin 1,5 milioi euro jartzen ari gara. Egitasmoek aurrera egiten dute, Bilduri gustatu ala ez». Gaur egungo kudeaketa plana Aldundiak bertan behera uzten badu «gipuzkoar bakoitzari 227 euro kostako» zaiola zehaztu du PSEk. Plana geratzea «erabat» bazter dezan eskatu zion Sernak atzo Lazkaoko Udalari. Gipuzkoako hiru zabortegiak «azkar» ari direla betetzen ohartarazi du, urtean herrialdean sortzen diren 400.000 tona zaborrekin. Horietatik 25.000 tona Igorreko zabortegira (Bizkaia) eramaten direla gogorarazi du, «Gipuzkoarentzat kostu ekonomiko batekin eta errauskailua eraikiko zen baldintzarekin». Bilketa eta tratamendua Herritarrak «nahastea» ere egotzi dio koalizioari, atez ateko bilketa sistema eta errauskailua aurkakoak balira bezala jartzea «engainua» dela esanez: «Gauza bat da zaborra biltzea, eta bestea bildutakoarekin zer egin. Atez ate [...]
Lazkaoko Udalbatzak atzo egin zuen hileko osoko bilkuran PSE-EE alderdiak Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Osoko Plana —PIGRUG delakoa— onetsi zuen publikoki, mozio baten bidez, eta kezkatuta azaldu zen Juan Manuel Serna zinegotzia Bilduk hori geratzeko asmoa edukitzearekin. «Arduragabekeria da, zaborrarekin arazo larria dugulako, eta denborarik ez daukagulako», azaldu du Lazkaoko zinegotzi sozialistak ohar batean.
Aurreko legealdiko hondakin planaren defentsa egin du PSEk, «indar politikoen artean erakundeetan akordioak eginda lortu» dela argudiatuz. «Gipuzkoak azkenean zaborraren gaian proiektu bat zeukala zirudienean, Bilduk hutsetik hasi nahi du orain. Egunero obra ziurtagiriekin 1,5 milioi euro jartzen ari gara. Egitasmoek aurrera egiten dute, Bilduri gustatu ala ez».
Gaur egungo kudeaketa plana Aldundiak bertan behera uzten badu «gipuzkoar bakoitzari 227 euro kostako» zaiola zehaztu du PSEk. Plana geratzea «erabat» bazter dezan eskatu zion Sernak atzo Lazkaoko Udalari.
Gipuzkoako hiru zabortegiak «azkar» ari direla betetzen ohartarazi du, urtean herrialdean sortzen diren 400.000 tona zaborrekin. Horietatik 25.000 tona Igorreko zabortegira (Bizkaia) eramaten direla gogorarazi du, «Gipuzkoarentzat kostu ekonomiko batekin eta errauskailua eraikiko zen baldintzarekin».
Bilketa eta tratamendua
Herritarrak «nahastea» ere egotzi dio koalizioari, atez ateko bilketa sistema eta errauskailua aurkakoak balira bezala jartzea «engainua» dela esanez: «Gauza bat da zaborra biltzea, eta bestea bildutakoarekin zer egin. Atez ate bildutakoarekin %80 birzikla eta berrerabil litekeela diote horren aldekoek; zer egiteko asmoa dute beste %20arekin?».
Gai organikoen bosgarren edukiontziaren aldeko ere agertu da.