Albisuk galdu egin du Promozio Txapelketako lau t’erdiko lehen partida
Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak galdu egin zuen, atzo, Promozio Txapelketako (2. Maila) lau t’erdiko aurreneko norgehiagoka, Stephan Lemuno kolonbiarraren aurka (22-12). Balmasedan (Bizkaia) jokatu zuten txapelketako aurreneko neurketa. Ata...
Jon Ander Albisu pilotari ataundarrak galdu egin zuen, atzo, Promozio Txapelketako (2. Maila) lau t’erdiko aurreneko norgehiagoka, Stephan Lemuno kolonbiarraren aurka (22-12). Balmasedan (Bizkaia) jokatu zuten txapelketako aurreneko neurketa. Ataungo atzelariak ez zuen asmatu, huts asko egin zuen, eta tantoa bukatzeko ezinean jardun zen. Lemunok hasi eta berehala ihes egin zuen markagailuan aurrera. Diferentzia 19 eta 5ekoa izatera iritsi zen. Albisuk, partidaren azken txanpan, tanto sorta bat egitea lortu zuen, emaitza itxuratzeko eta ligaxkako tanto-sortarako aldea gutxitzeko. Lemunok larri bukatu zuen bi eskuetatik.
Albisuk 9 tanto egin zituen, Lemunok bezainbeste. Galdutako pilota kopuruan, ordea, aldea nabarmena eta erabakigarria izan zen: ataundarrak 13 hutsegite, kolonbiarrak hiru. Promozio Txapelketako lau t’erdiko ligaxka launa pilotariko multzoetan jokatuko da lehen fasean, pilotari bakoitzak hiru partida jokatuz. Albisuk, okerreko bidetik ekin arren, buelta emateko eta hurrengo fasera sailkatzeko aukera badu oraindik, beraz.