Beasainen 160 haur elkartu dira, errelebokako korrika proban
Kirol eta festa giroa sortu da gaur goizean Beasaingo Igartza auzunean. Bealak korrikalari taldeak antolatuta errelebokako lehen proba gauzatzen ari dira, 10:00etan hasita. Goierri behealdeko 160 bat neska-mutiko bildu dira, lau kideko taldeetan. Beasa...
Kirol eta festa giroa sortu da gaur goizean Beasaingo Igartza auzunean. Bealak korrikalari taldeak antolatuta errelebokako lehen proba gauzatzen ari dira, 10:00etan hasita. Goierri behealdeko 160 bat neska-mutiko bildu dira, lau kideko taldeetan. Beasaingoez gain, Ordiziako, Lazkaoko, Zaldibiako eta Ormaiztegiko parte-hartzaileak elkartu dira, ikastetxeka bereizita.
Igartza monumentu multzoan, Dolarea etxearen bueltan itzulingurua egiteko zirkuitua hesitu dute antolatzaileek. Alebinek, errelebota beti ere, bakoitzak 120 metro luze korrika egin du, eta benjaminek 240 metro. Bukatutakoan hamaiketakoa egingo dute.