Elkartasun eguna ospatuko dute bihar Ataunen
Ataungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak biharko Elkartasun eguna iragarri du, euskal presoen eskubideak bete daitezela aldarrikatzeko. 09:00etan ibilaldia egingo dute, San Gregoriora. Ondoren, 11:00etan, Joxan Agirrek hitzaldia egingo du Herri Antzokian...
Ataungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak biharko Elkartasun eguna iragarri du, euskal presoen eskubideak bete daitezela aldarrikatzeko. 09:00etan ibilaldia egingo dute, San Gregoriora. Ondoren, 11:00etan, Joxan Agirrek hitzaldia egingo du Herri Antzokian, San Martinen. Euskal Memoriaren Fundazioko kide da Agirre, eta Gernikako seme-alabak liburuaren koordinatzailea. Atzo prentsaurrekoan adierazi zuenez, Euskal Herriko gatazkak denera 1.300 biktima eragin ditu, “ETAren 850 biktmez gain Espainiako eta Frantziako estatuen errepresioaren biktimak ere badaude, beste 475″.
Ataungo ospakizunarekin jarraitzeko, 12:15ean ekitaldia dago, eta 12:30ean mokadua bantuko dute.