Goierrin hiru ziklo-kros proba jokatuko dira
Euskal Herriko ziklo-kros egutegiak aurtengo neguan dituen 19 probetatik hiru Goierrin jokatuko dira. Orokorrean iaz baino proba bat gehiago dago, eta berrikuntzen artean aipagarrienetakoa Legazpikoa da, urte batzuen ondoren berreskuratu egingo dutelak...
Euskal Herriko ziklo-kros egutegiak aurtengo neguan dituen 19 probetatik hiru Goierrin jokatuko dira. Orokorrean iaz baino proba bat gehiago dago, eta berrikuntzen artean aipagarrienetakoa Legazpikoa da, urte batzuen ondoren berreskuratu egingo dutelako. Abenduaren 17an da, eta Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, neurri berean.
Goierriko beste bi lasterketak sustraituagoak daude, azken urteetan antolatu baitira Itsasondon eta Ormaiztegin. Aldaketa nabarmenena data aurrerapena dute biek ala biek. Orain arte urte berriarekin batera antolatu izan badira —Urte Berri ondorengo igandean Ormaiztegin, astebetera Itsasondon—, egutegian lehenago dira aurten: Itsasondokoa azaroaren 19an, larunbatarekin; Ormaiztegikoa, abenduaren 10ean, larunbata hori ere.
Euskal Herriko ziklo-kros egutegia
- Urriak 30. Karrantza (Bizkaia), nazioartekoa.
- Azaroak 1. Muskiz (Bizkaia), nazioartekoa.
- Azaroak 6. Ermua (Bizkaia).
- Azaroak 13. Zornotza (Bizkaia).
- Azaroak 19. Itsasondo.
- Azaroak 26. Ametzaga (Araba).
- Azaroak 27. Elorrio (Bizkaia).
- Abenduak 3. Lezama (Bizkaia).
- Abenduak 4. Igorre (Bizkaia), Munduko Kopakoa.
- Abenduak 6. Asteasu (Gipuzkoa), nazioartekoa.
- Abenduak 8. Aia (Gipuzkoa).
- Abenduak 10. Ormaiztegi.
- Abenduak 11. Zeberio (Bizkaia), Bizkaiko txapelketa.
- Abenduak 17. Legazpi, Gipuzkoako txapelketa.
- Abenduak 18. Oñati (Gipuzkoa).
- Abenduak 24. Laudio (Araba), Euskadiko txapelketa.
- Urtarrilak 14. Berriz (Bizkaia).
- Urtarrilak 15. Baxika-Iurreta (Bizkaia).
- Urtarrilak 22. Ispaster (Bizkaia).