
Larunbat iluntzean banatu zituzten Legorretan IV. Pintura Lehiaketako sariak, kultur astearen barruko egitarauan. Hogei bat margolan aurkeztu dituzte aurtengo deialdira, gehien-gehienak Goierriko margolariek eginak. Adituek eta margogintzako profesiona...

Euskal Herrian sendabelarrak erabiltzeko ohitura antzinatik dator. Guztiz logikoa da horrela izatea, gure arbasoek elikatzeko eta sendatzeko inguruko landareak soilik baitzituzten. Azken mendean ohiturak izugarri aldatu dira, baina gutxi batzuei esker jakituria aitzindari horrek galdu gabe jarraitzen du. Garai batean landareek erabilera asko zituzten, eta gure arbasoei, herbologoei eta etnobotanikoei esker dugu horien berri. Maialen Sarasola ordiziar adituak Zerainen Sendabelarrak eta jateko diren belarrak lelopean emandako hitzaldian aipatu zuenez, azken urteotan badirudi galtzear zegoen jakintza berreskuratzeko gogoa piztu egin dela. «Horregatik, oso garrantzitsua da landareak ezagutzea, eta horien erabilpenak gizartean hedatzea». Landareek kulturan duten garrantzia eta funtzioa ikertzen duen zientzia etnobotanika da . Sarasolaren hitzetan «landare horien balio kulturala oinarrizkoa da, mendeetan zehar izan duten garrantziak ziurtatzen baitigu euren erabilera aintzat hartzeko modukoa dela». Ezagutza «beharrezkoa» Landareekin jarduteko «ezinbestekoa» da onak eta txarrak edo pozoitsuak direnak bereiztea. Behin hori ikasi eta gero, esan sendabelarrek erabilera asko dituztela. Infusio moduan, egosita (zurtoin, azal edo adaxkak) edo jarabean hartu litezke. Enplastuak, ukenduak, krema hidratatzaileak, tinturak, olioak edota xaboiak ere egin litezke eurekin. Jateko ere badira, noski. Azken aldian goi mailako sukaldarien plateretan ikusi ditzakegu loreak eta landareak. Sarasolaren hitzetan «platerrari itxura polita emateaz gain, aberasgarriak edo aromatikoak ere badira». Dena den, bere [...]

Lehendabizikoa izatearen zalantzak eta ondo irtengo ez ote den kirioak uxatzeko moduan dira Euskal Herrian Field Trial elkartekoak. Astebukaeran Enirio-Aralarren jokatu den ehiza txapelketaren helburu guztiak betetzat eman dituzte, eta aurre- rantzean segimena emateko gogotsu geratu dira. Gipuzkoan estreinako aldiz jokatu da hegaztia hiltzen ez den ehiza lehiaketa, Iratin (Zuberoa) asteburu honetan jokatuko denaren ezkontide, Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako baliagarria. Lareo urtegi ingurutik (Ataun) irten, eta Enirio-Aralarko baso sailak izan dituzte jokaleku, larunbatean eta igandean. Bi egunetan 37 txakur ibili dira oilagor bila, paseko hegazti horixe baita lehiaketaren muina, muestra-zakurrekin batera, jakina. Lau txakur saritu dituzte, oilagorra aurkitutakoak, hain zuzen, «bestela ez baitago punturik, eta saririk ere ez noski», dio Ion Urteagak, Euskal Herrian Field Trialen lehendakariak. Euskaldunak bikain Parte-hartzaileen artean Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zakur zale ugari zeuden, 18 inguru. Italian eta Frantzian du gaur egun indar handiena hil gabeko ehiza modalitateak, eta nabaritu da hangoen maila. Baina ezustekoa —eta emaitzak— Hegoaldeko zakurrek eta ehiztariek eman dute, eta lan «ederra» egin. Lau sarituetatik hiru Bidasoaz behetikoak dira: bi gipuzkoar eta arabar bat. Bestea donapaleutarra da, Nafarroa Beherekoa. Goierritarrak ere aritu dira lehian, baina aurreneko proban ez dute saririk erdietsi. «Partaide guztiak egon ziren txapelketaren mailan [CACT izendapen [...]

Mendiarekin, eta bereziki Aralarrekin, estu-estu loturik dago Zaldibiako herria. Artzain tradizio handikoa bezain luzekoa izan da, eta langintzaren gaiak urteak behin, bederen, erakusten jarraitzen du. Igandean izan zen Ardiki Egunean, esate baterako. Ikusle eta bisitari artean jendetza batu zen mondeju eta gazta lehiaketak ikusi, ardikia dastatu eta artzainen bizimoduko ofizio-zertzelada batzuk bertatik bertara ikusteko. Plazako frontoian zeuden jaiko osagai gehientsuenak. Eskulangileak bertan aritu ziren produktuak egiten. Oihalak egiteko ehungailua, joskintza, saskiak, artilez haria egiten, eskuz gazta, mondejua… Artzainen beste produktu bat, gazta, salmentan edukitzea faltan sumatu zuen bisitariren batek. Eguneko izarra mondeju zuria izan zen, hala ere. Ehunka kilo banatu zituzten kofradiakoek bisitarien artean, ogi mutur eta ardo basoerdi banarekin lagunduta. Zaldibiako XVII. Mondeju Lehiaketara 20 etxetatik aurkeztu dituzte hestebeteak, «kopuru oso polita», antolatzaileen esanetan. Tranpaldoan parez pare, Aralarko Gaztaren XIV. Lehiaketa ebatzi zuten epaimahaikideek. Sail horretan 15 partaide ziren. Maria Luisa Morea, txapeldun Mondeju lehiaketan Maria Luisa Moreak aurkeztutako sortak irabazi du lehen saria. Seigarren aldiz jantzi du Zaldibian bizi den amezketarrak txapela, 2000n, 2004tik 2006ra hiru aldiz jarraian, eta iaz egin bezala. Bigarren eta hirugarren postuetan ere bizpahiru aldiz izan da, bakoitzean. Bezpera arratsaldean familian egindako mondejuak eraman zituen Moreak, herenegun. «Seigarren txapela izango da, baina gaurkoak sorpresaz [...]

Borondate eta nahi ezberdinak dituzten pertsonak elkartu, batzuek besteak ezagutu, eta batura bat sortu. Azken finean, «zuek eta gu izatetik, gu bakarrik izatera igaro. Bide horretan, ordea, asko dago egiteko, eta bi bideak batzen dituen zubia eraiki behar da». Lan hori egiteko sortu dute Irribarre elkartea: «Batzuen zein besteen beharrak elkarrekin asez aurrera egiteko, pertsona guztiek lagundu dezaketelako, irribarre batekin besterik ez bada». Bost urte inguru daramatzate Irribarre elkarteko kideek kultura ezberdinekoen artean zubi lana egiten. Elkartea sortuta, lan horri «izaera legala, koherentea eta gardena» eman nahi izan diote. Herrira iristen diren musulmandarrak immigrante hutsak ez direla erakutsi nahi dute. Eta haiei, gizarteak ez diela iskin egiten. Elkarrekin, gizarteko aniztasuna eta interkulturalitatea aberasteko lan egingo dute elkarteko kideek, horretarako baliagarriak diren ekintzak antolatuz. Kultura ezberdina duten pertsonen artean errespetua mantentzea da Irribarrekoen ustez, gakoa. «Hori lortzeko, ordea, elkar ezagutzea ezinbestekoa da, hori egindakoan kultura eta pentsamendu guztiak ulertzen direlako, pertsonen artean konfidantza sortzen delako eta horrekin guztiarekin bizikidetza. «Azken finean, elkarrizketarako, parte hartzerako, eta kulturen arteko tolerantziarako gunea izan nahi du Irribarrek», zehaztu du Hamid Tafzik, elkarteko idazkariak. Immigranteei zuzenduta Helburu horiek denak betetzen asteko, beste herrialdeetatik Beasainera etorri direnei zuzendutako ekintzak antolatzen hasi dira Irribarre elkarteko kideak. Tafzik azaldu [...]