Iker Dorronsoro beasaindar margolariak irabazi du Legorretako lehiaketa

Larunbat iluntzean banatu zituzten Legorretan IV. Pintura Lehiaketako sariak, kultur astearen barruko egitarauan. Hogei bat margolan aurkeztu dituzte aurtengo deialdira, gehien-gehienak Goierriko margolariek eginak. Adituek eta margogintzako profesiona...

Larunbat iluntzean banatu zituzten Legorretan IV. Pintura Lehiaketako sariak, kultur astearen barruko egitarauan. Hogei bat margolan aurkeztu dituzte aurtengo deialdira, gehien-gehienak Goierriko margolariek eginak.
Adituek eta margogintzako profesionalek osatutako epaimahaiak hiru sari izendatu ditu. Txapela nagusia, Beasaingo Iker Dorronsoro artistak eskuratu du. Bigarren sari orokorra ere Beasainera joan da, Iban Elustondok margotutako erretratuak, hain zuzen. Podiuma osatzeko beste goierritar baten lana saritu dute, hirugarren Iker Rubial zumarragarra geratu baita.
Legorretakoentzat sari berezia zegoen, eta Ikiam Azkonobieta Intsaustiri eman dio epaimahaikoak herriko saria.
Herritarren botoak ere epaile
Sailkapen ofizialaz gain, legorretarrek ere izan dute hitza pintura lehiaketan. Aurreko astean tabernetan eduki dituzte lehiaketara aurkeztutako margolanak, botoak jasotzeko. Epai herrikoiaren iritziz, Iñaki Zabaleta idiazabaldarra izan da onena, eta Floren Manso ordiziarra bigarren.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa