Igandean, goizetik eguerdira bitartean, IV. Txerri Azoka hartuko du Mutiloak
Mutiloan IV. Txerri Azoka egingo dute datorren igandean, azaroak 6, goizeko hamarretatik 14:30ak bitartean. Egitarauari bukaera emateko herri bazkaria egingo dute. Azokari trikiti giroan emango diote irekiera ofiziala, eta goizeko hamarretatik aurrera Mutiloako herriguneko txoko desberdinetan hainbat arrazako txerriak ikusi ahalko dira, itxituretan sartuta edukiko baitituzte. Urtero bezala, pilotalekuaren inguruan txerria erretzen arituko dira, goizean goizetik. Zeregin horretaz enpresa bateko kideak arduratuko dira. Txerria zatitzeko eta zerbitzatzeko garaian, ordea, hainbat herritarren laguntza izango dute. Txerri Azokaren antolatzaileen arabera, guztira 12bat ordu behar izaten dituzte txerria erretzeko. Iaz bezala, odolki eta txorixo pintxoak dastatu ahalko dira goizean zehar. Bestalde, adituek urdaiazpikoa nola moztu behar den erakutsiko dute, eta ondoren moztutako urdaiazpiko hori dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Mutiloako herrigunean jatorri desberdineko ekoizleek postuak jarriko dituzte, eta bertan txerrikia erosi ahal izango da. Goizean zehar haurrek ere ez dute aspertzeko aukerarik izango. Itxituretan dauden txerriak ikusteaz gain, asto gainean ibiltzeko aukera izango dute, eta aurten lehendabiziko aldiz, pastak nola egiten diren ikasiko dute. Eguerdiko hamabietan odolkiak egiteko beharrezkoak diren osagaiak hartu eta zenbait herritarrek jaki horiek nola prestatzen diren erakutsiko dute, urratsez-urrats. Ordu horretarako txerria jada erreta egongo dela aurreikusten dute eta beraz, eguerditik aurrera jan ahal izango dira txerriaren pintxoak. [...]
Mutiloan IV. Txerri Azoka egingo dute datorren igandean, azaroak 6, goizeko hamarretatik 14:30ak bitartean. Egitarauari bukaera emateko herri bazkaria egingo dute.
Azokari trikiti giroan emango diote irekiera ofiziala, eta goizeko hamarretatik aurrera Mutiloako herriguneko txoko desberdinetan hainbat arrazako txerriak ikusi ahalko dira, itxituretan sartuta edukiko baitituzte.
Urtero bezala, pilotalekuaren inguruan txerria erretzen arituko dira, goizean goizetik. Zeregin horretaz enpresa bateko kideak arduratuko dira. Txerria zatitzeko eta zerbitzatzeko garaian, ordea, hainbat herritarren laguntza izango dute. Txerri Azokaren antolatzaileen arabera, guztira 12bat ordu behar izaten dituzte txerria erretzeko.
Iaz bezala, odolki eta txorixo pintxoak dastatu ahalko dira goizean zehar. Bestalde, adituek urdaiazpikoa nola moztu behar den erakutsiko dute, eta ondoren moztutako urdaiazpiko hori dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Mutiloako herrigunean jatorri desberdineko ekoizleek postuak jarriko dituzte, eta bertan txerrikia erosi ahal izango da.
Goizean zehar haurrek ere ez dute aspertzeko aukerarik izango. Itxituretan dauden txerriak ikusteaz gain, asto gainean ibiltzeko aukera izango dute, eta aurten lehendabiziko aldiz, pastak nola egiten diren ikasiko dute.
Eguerdiko hamabietan odolkiak egiteko beharrezkoak diren osagaiak hartu eta zenbait herritarrek jaki horiek nola prestatzen diren erakutsiko dute, urratsez-urrats. Ordu horretarako txerria jada erreta egongo dela aurreikusten dute eta beraz, eguerditik aurrera jan ahal izango dira txerriaren pintxoak.
Herri bazkaria
Eguerdian jaiari bukaera ona eman asmoz herri bazkaria egingo dute Mutiloako pilotalekuan. Menua herritarrek prestatuko dute. Antolatzaileen hitzetan babarrunak egingo dituzte, «sakramentu guztiekin, hau da, azarekin, odolkiarekin eta saiheskiarekin». Bestalde, haurrentzako xolomoa prestatuko dute patata frijituekin.














