Igarondo pilotalekuaren inguruan hausnarketa egiteko batzordea sortu dute Idiazabalen. Lehendabiziko batzarra urriaren 10ean egin zuten, eta bigarrena astelehenean izango da. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak esan duenez, aspalditik jakitun dira frontoiak berritzeko premia duela. «Egun irisgarritasuna ez da bermatzen bertan, eta taberna, aldagelak eta komunak egoera kaskarrean daude». Obra horiek egiteko beharrak bultzatuta eta, oro har, frontoiaren erabilpenaren inguruko hausnarketa egin asmoz, batzordea sortzeko erabakia hartu zuten. Idiazabalgo kirol ekipamenduei dagokionean zein gabezia dituzten eta gabezia horiei nola erantzun ere hitz egingo dute batzordean. Alkatearen arabera, frontoiaz gain, gimnasioa da egoerarik okerrenean dagoen kirol ekipamendua «batetik, aretoa bera txiki geratu delako, eta bestetik, dituen erabiltzaileentzako aparatu eskasak daudelako». Udala pozik partaidetzarekin Lehendabiziko bilerara hamabost herritar agertu ziren, eta pozik dago Udala jasotako erantzunarekin. Bertan izan ziren, besteak beste, haurren gurasoak, kirol elkarteko ordezkaria, kirol instalazioen erabiltzaileak eta udal ordezkariak. Imazen arabera «batzarra oso emankorra» izan zen, ideia asko proposatu baitzituzten parte hartzaileek. «Orain helburua atera ziren iritziak kontutan hartuta, gauzak zehazten hastea da», dio Imazek. Frontoiaren inguruko hausnarketan parte hartu nahi duenak, astelehenean udaletxeko areto nagusira joan behar du 18:00etarako.
Mutiloan IV. Txerri Azoka egingo dute datorren igandean, azaroak 6, goizeko hamarretatik 14:30ak bitartean. Egitarauari bukaera emateko herri bazkaria egingo dute. Azokari trikiti giroan emango diote irekiera ofiziala, eta goizeko hamarretatik aurrera Mutiloako herriguneko txoko desberdinetan hainbat arrazako txerriak ikusi ahalko dira, itxituretan sartuta edukiko baitituzte. Urtero bezala, pilotalekuaren inguruan txerria erretzen arituko dira, goizean goizetik. Zeregin horretaz enpresa bateko kideak arduratuko dira. Txerria zatitzeko eta zerbitzatzeko garaian, ordea, hainbat herritarren laguntza izango dute. Txerri Azokaren antolatzaileen arabera, guztira 12bat ordu behar izaten dituzte txerria erretzeko. Iaz bezala, odolki eta txorixo pintxoak dastatu ahalko dira goizean zehar. Bestalde, adituek urdaiazpikoa nola moztu behar den erakutsiko dute, eta ondoren moztutako urdaiazpiko hori dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Mutiloako herrigunean jatorri desberdineko ekoizleek postuak jarriko dituzte, eta bertan txerrikia erosi ahal izango da. Goizean zehar haurrek ere ez dute aspertzeko aukerarik izango. Itxituretan dauden txerriak ikusteaz gain, asto gainean ibiltzeko aukera izango dute, eta aurten lehendabiziko aldiz, pastak nola egiten diren ikasiko dute. Eguerdiko hamabietan odolkiak egiteko beharrezkoak diren osagaiak hartu eta zenbait herritarrek jaki horiek nola prestatzen diren erakutsiko dute, urratsez-urrats. Ordu horretarako txerria jada erreta egongo dela aurreikusten dute eta beraz, eguerditik aurrera jan ahal izango dira txerriaren pintxoak. [...]
Zirkulazioaren behin betiko trazatua egiteko lanak amaitu dituzte jada, hori dela eta, trafikoari itxita egonda Ormaiztegi eta Zumarraga lotzen dituen autobideko...
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Legorretan txertatzeko helburuarekin, eta elkarrizketa eta datu bilketa lanak bukatuta, hausnarketa bilerei ekingo zaie orain. Lau bilera deitu ditu udalak, lehenengoa bihar, 19:00etatik 21:00etara, udaletxean. Hurre...
Lazkaoko Udalak antolatu duen ikastaro eskaintzaren barruan bi gaitan izena emateko aukera badago oraindik. Argazkigintza digitaleko gutxieneko taldea oraindik ez da osatu. Yoga ikastaroan ere has liteke; astearte arratsaldeetan dira saioak, Orobionen....
Beasaingo Paperak bildumaren 19. liburukia arratsaldean aurkeztuko dute Igartza jauregian. Aurtengo lana egiteko zazpi urte behar izan dituzte Martin Garcia eta Igor Garcia aita-semeek. Bilduman 1862an trena Beasaina iritsi zenean herria nolakoa zen jaso dute, trenbidearen bi aldetan zeuden eraikinen inguruko informazioa emanez. Martin Garciak (Beasain, 1944) esan duenez, «herriaren orduko erradiografia bat» egin dute. Nola aldatu zen Beasain trena iritsi zenean? Asko aldatu zen, kanpotik jende asko etorri zelako. Hori izan zen Beasainek industrializazioagatik ordaindu behar izan zuen bidesaria, jende berria etortzeak hizkuntzan eta ohituretan eragin handia izan baitzuen. Geltokia eraikitzeko lanak egiteko 300 langile etorri ziren, eta garai hartan jende asko zen hori, batez ere kontuan hartzen badugu herrigunean, 1862an, 34 etxebizitza eta 330 biztanle zeudela. Gainerako biztanleak herrian zehar oso sakabanatuta zeuden baserrietan bizi ziren. Trenbidea oinarri hartuta, 1862an Beasain nolakoa zen kontatu duzue liburuan, herria zazpi sektoretan banatuta. Zergatik banaketa hori? Herria lurrez oso handia zen orduan, eta gune edo sektore ezberdinez osatuta zegoen: Antzizar-Ubilotz, Igartza, Geltokia, Herrigunea, Ugartemendi-Senpere eta Lantegi Handia-Lazkaibar. Gune batetik bestera gainera hutsune handiak zeuden. Gainera, kontuan hartu behar da 1862an Arriaran, Gudugarreta eta Astigarreta ez zirela Beasain. Herriguneaz gain, Aratz-Matxinbenta, Garin eta Igartza zeuden, nahiz eta azken hau errepublika [...]
Buzkantza lehiaketaren harian egingo dute, azaroaren 4an eta 5ean; pintxoen osagai nagusia buzkantza izango da.
Carlos Mediavilla urretxuar argazkilaria izan da Ordiziako azokan II. argazki lehiaketaren irabazlea, iraileko Euskal Jaietako aparteko azokan talogile batzuei ateratako argazkiarekin. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu dira; Xabi Lasak jasoko du bigarren saria eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Gaiarekiko erlazioa, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaimahaiak epaia ematerakoan. Garaikurra, 400 euroko opari txekea argazkigintza produktuetan, 100 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria jasoko ditu saritzat Mediavillak. Lasak 300 euro, 75 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria irabazi ditu, eta Hidalgo 200 euro, 50 euroko balea eta bi lagunentzako afaria. Beste bost sari ere banatuko dituzte, laugarren sailkatutik zortzigarrenera. Olga Barrerasen argazki banak, esaterako, laugarren eta zazpigarren sariak jasoko dituzte, eta Iñaki Hidalgok, hirugarrenaz gain, bosgarren eta zortzigarren sariak ere jasoko ditu. Seigarren postua Miguel Caverok eskuratu du. Erakusketa azaro bukaeran Aurkeztutako lan guztien artean aukeraketa egin eta gero, erakusketa irekiko dute D’elikatuzen azaroaren 30ean, sari banatze ekitaldia egitearekin batera. Lehiaketa Ordiziako Udalak, Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako Azokaren batzordeak antolatzen dute, Ordiziako honako eragileen laguntzaz: Ordizian merkatari elkartea, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia, Foto Ikatz Imagina, Ortzadar Argazkigintza elkartea, D’elikatuz zentroa, eta Ordiziako Altamira, Haizpe, Hertza, Martinez, Txindoki, Zubibi, Aldasoro, Pottoka eta Pias taberna-jatetxeak.
Igandean On ikuskizuna eskainiko dute Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok Legazpin. 13:00etan hasiko dute kontzertua Latxartegi aretoan. Egileek aurkeztu dutenez, “musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorioa” da On ...
Ostiral arratsaldean gazteekin bilera bat egingo dute Legazpiko Gazte Txokoan, neguko ekintzak prestatzen hasteko. 17:00etan elkartuko dira, eta hezitzaileen hitzetan, aurtengo helburua, gazteen nahiak gertutik ezagutzeaz gain, «beraien autonomia gara...
Manolo Escobar espainiar kantari ospetsua Lazkaon izango da, ostiralean, bisitan. Txindoki gerontologikoa zabaldu zutela lau urte bete dira, eta ospakizunerako gonbidatu dute Espainiako kopla moldeko musikaria. Euskaraz kantuan entzun nahi duela eta, L...
Legorretako Gazte Asanbladak ostiralean eta larunbatean gauzatuko du Gazte Festetarako antolatu duen egitaraua. Zapatu gaueko kontzertu indartsua nabarmentzekoa da, hiru talderekin: Besteik-pe, Manifa eta Segismundo Toxicomano entzutetsuak ekarriko dit...
Urriaren 11an gelditu zen aske Alkorta, bi urte eta erdiz kartzelan egin eta gero; 15 urte zeramatzan herrira etorri gabe.