Antzezlanaren irudia
Antzerki Denboraldiaren azken txanpan, bihar
XL Town antzezlana aurkeztuko du Pikor taldeak, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:30ean.
XL Town lana mendebaldeko kontsumo ohituren eta marka handien jarduera harrapakariaren inguruko tragikomedia da. Aintzane Crujeiras, Miren Gaztañaga, Jon Koldo Vázquez eta Pako Revueltasek egingo dituzte aktore lanak. Zuzendaritza artistikoa Elena Bezanillaren eta Javier Parraren esku dago. Jokin Oregi da antzezlan honen gidoiaren egilea.
Sarrerak 10 eurotan salduko dituzte. Bihar goizean, 11:30tik 13:30ra zabalduko dute Zelai Arizti aretoko lehiatila. Gauean, antzezlana hasi aurretik ere, sarrerak erosteko aukera egongo da, 22:00etatik 22:30ra.