
Jazpana jaialdiak jende asko bildu du, eta balorazio ona egin dute. Mikel Alvarez antolatzaileetako batek esan duenez, orokorrean lehiaketek zein kontzertuek bildutako jende kopuruarekin oso gustura daude. Lehiaketei dagokionean, Skate eta Guitar Hero lehiaketek izandako partaidetza kopuruak «oso onak» dira antolatzaileen iritziz. Saskibaloiarekin, ordea, harrituta samar geratu ziren, bost taldek bakarrik eman baitzuten izena, gainerako urteetan baino askoz gutxiagok. Alvarezen hitzetan aurtengo ordutegia hobea iruditu zitzaien, «larunbata egun hobea delako ikasleentzat zein langileentzat. Gainera, kanpotik ere etorri zen jendea. Esaterako, finalera iritsi zen taldeetako bat Tolosakoa zen. Horrek esan nahi du zabalkunde lana ondo egin dela». Bost taldek izena eman arren, Alvarezek azpimarratu du giroa oso ona izan zela. «Talde gutxi zirenez, ligaxka moduko bat antolatzea pentsatu genuen, eta partaideek oso ondo pasatu zuten». Kontzertuen «maila ona» Kontzertuei dagokionean, jendearen erantzuna «oso ona» izan da, Alvarezen hitzetan. «Jazpanak hiru urte dauzka, eta orain arteko ostiralik indartsuena izan da jendearen aldetik». Horretan antolatutako kontzertuen mailak asko lagundu duela aitortu du beasaindarrak. «Herriko taldeek bertako jende piloa erakarri zuten, eta oso ondo aritu ziren. Kanpoko taldeak, izena duten taldeak ziren, eta hori nabaritu egin zen». Larunbatean Cuarto de Hora taldeak ezin izan zuen jo, bezperan gitarra jolea ospitaleratu egin zutelako. Pena sentitu [...]

Aitor Mertxan artista beasaindarrak erakusketa jarriko du Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Lan abstraktuak eta figuratiboak ikusi ahalko dira bihartik aurrera erakusketan, eta Leire Martinezen lanen bat ere bai. Beasaindarrak herrian egingo duen le...

17:00etan: Goierriko Kultur zirkuituaren barruan, Begira Antzerki taldearen ‘Super txarko txou’, Segurako Botikaxahar Kulturgunean. Antolatzailea: Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri.


Ordiziako Gaztelekuan asteburuetan lan egiteko hezitzaile mutilezkoa behar dute. Informazio gehiagorako hitzaro@gmail.com helbidera idatz daiteke edo 646 00 56 49 zenbakira deitu. Gaztelekua asteburuetan egoten da irekita.

Larunbatean aukeratuko dute aurtengo Odolkiaren Erregea zein izango den, orduan egingo baitute Beasaingo Odolkiaren Lehiaketa. Beasaingo odolkiak badu zerbait berezia, eta irabazleak odolkigile onenaren titulua erakusteko aukera izango du urte guztian zehar. Martin Urkiola kofradiako lehendakariak azaldu ditu odolkien sekretuak eta txapelketaren nondik-norakoak. Zer du horren berezia Beasaingo Odolkiak, beste odolkiek ez dutena? Goierri mailan, eta batez ere Beasainen, odolkiari garrantzia handia eman izan zaio beti, eta sekretua egiteko moduan dago, ekoizleek goxotasun handiarekin egiten dituztelako. Gainera, kofradia lehiaketa antolatzen hasi zenetik, urtez urte, zehazten joan gara Beasaingo odolkia nolakoa izan behar den, eta urteekin hobetzen joan da produktua. Orain 27 urteko odolkiak ez ziren oraingoak bezalakoak, zati handiak zituzten barruan, eta orain horrelako ezer ez da gertatzen, osagaiak ikusi egiten dira, baina oso zati txikitan. Odolkiari beste tratamendu bat ematen zaio. Nik uste dut produktu baten inguruan lehiaketa egiten denean, ekoizleak beti gehiago saiatzen direla, eta horrek produktua bera hobetzen du. Zein osagai eduki behar ditu Beasaingo odolkiak? Beasaingo odolkiaren osagaiak derrigor txerriaren gantza eta odola, porrua eta tipula izan behar ditu, eta gero ekoizle bakoitzaren esku geratzen da zein espezie erabili: anisa, kanela, oreganoa, perrexila… Ekoizle bakoitzak bere sekretua du, baina lau osagai horiek izatea derrigorrezkoa da lehiaketan [...]

EAE mailako ligan liderra den Biok Zerbitzuak OKE taldeak lehen postuari eutsi nahi dio asteburuan Askartza taldearen aurka Leioan (Bizkaia) jokatuko duen partidan. Bizkaitarrena taldea sendoa da etxean, eta ligan lortutako bi garaipenak etxean lortu d...

11:30ean:Meza Nagusia. 12:30ean:Aizkolariak: Azurmendi eta Olasagasti. 13:30ean: Herri bazkaria, Astauzel elkartean. Egunean zehar:Laja eta Landakanda trikitilariak eta Mañukorta, Zeberio eta Goikoetxea bertsolariak izango dira.

19:30ean: Fidel Mendiaren ‘Muturreko eskia Pirineoan’ ikusentzunezkoa, Kultur Etxean.

10:00etan: Azokaren irekiera ofiziala trikiti giroan. Goizean zehar: Txerri erretzea, txerrikiak salgai, txerri erakusketa, odolki eta txorizo dastaketa, urdaiazpiko mozte erakusketa eta dastaketa. Umeek asto gainean ibiltzeko aukera izango dute. 12:0...


19:00etan: Iñaku Perurenaren ‘Harri eta herri’ hitzaldia, Segurako Kultur etxean.

22:00etan: Goierriko Kultur Zirkuituaren barruan, Txirene taldearen ‘Sarean zintzilikatua’, Itsasondoko Eskolan.Antolatzailea: Arbelaitz elkartea.


