Datorren astelehenetik igandera mendi astea egingo dute, Ormaiztegin
Datorren astelehenetik (azaroak 7) igandera bitartean, Mendi Astea egingo dute ormaiztegiarrek, Ormaiztegiko Kirol Elkarteko Mendi Sailak bertako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Urtero bezala, aste barruan mendizale desberdinen ikus-entzunezkoez...
Datorren astelehenetik (azaroak 7) igandera bitartean, Mendi Astea egingo dute ormaiztegiarrek, Ormaiztegiko Kirol Elkarteko Mendi Sailak bertako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Urtero bezala, aste barruan mendizale desberdinen ikus-entzunezkoez gozatzeko aukera izango dute herritarrek zein bertaratzen diren guztiek. Igandean berriz, mendi ibilaldia eta gaztaina jana egingo dituzte.
Astelehenean, Alberto Zerainen Everesteko biderik laburrena ikus-entzunezkoa emango dute, 19:30ean kultur etxean.
Asteartean, Antxon Iturrizaren Trekkinga munduko mendietan zehar ikus-entzunezkoaz gozatu ahalko da, ordu eta leku berean.
Asteazkenean, M.A. Otsoa de Aldaren Dolomitas ikus-entzunezkoa emango dute, 19:30ean kultur etxean.
Ostegunean, Unai Leteren eta Eneko Mugikaren Bolivia ikusi ahalko da, 19:30ean kultur etxean, eta ostiralean berriz, Fidel Mendiaren Muturreko eskia Pirinioan, leku eta ordu berean. Ondoren, urteroko moduan, IX. Argazki Lehiaketako sariak banatuko dituzte antolatzaileek.
Mendi irteera
Igandean goizeko bderatzietan herrigunetik irten eta mendi irteera egingo dute Ormaiztegin barrena. Bi ordu eta erdiko edota hiru orduko iraupena izango duen ibilaldia egingo dute. Ondoren parte hartziale guztiei hamaiketakoa zerbitzatuko diete.
Egitarauari bukaera emateko, arratsaldean, 18:30etik aurrrera, gaztaina jana egingo dute herriko plazan.













