Aizkorriko Atariaren urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte zegamarrek asteburu honetarako
Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehendabiziko urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte zegamarrek asteburu honetarako. Larunbatean, urriak 5, 09:30etan turismo bulegotik irten eta ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara (parte hartu nahi duenak, izena turismo bulegoan eman behar du, bertako telefono zenbakira, 943 80 21 87ra deituta). Bisita gidatu horretan, Aranzadi Zientzia Elkartekoek IV. Indusketa kanpainan egin dituzten azkeneko aurkikuntzen berri emango dute, besteak beste. Arratsalderako bi tailer antolatu dituzte haurrentzako. Buztin tailerra 16:00etatik aurrera egingo dute, eta antzinako lanbideen tailerra, 17:30etik aurrera. Goizean zein arratsaldean Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa doan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Igandean ere ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara, 09:30ean turismo bulegotik abiatuta. Arratsaldeko lauretatik aurrera haurrentzako buztin-tailerra egingo dute eta 17:30etik aurrera Eraztunak kontatuz tailerra. Igandean ere goizean zein arratsaldean interpretazio zentroa ikusi ahalko da doan. Urte bateko ibilbidea 2003an ireki zuten Zegaman lehen aldiz interpretazio zentroa, bere baitan Egurraren Interpretazio Zentroa hartzeko eta Imanol Artolak poliki-poliki bildutako 177 zuhaitz enborrez osatutako bilduma erakusgai jartzeko. Duela urte bete, ordea, Egurraren interpretazio zentroa, Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa izatera pasatu zen. Aizkorriko Atariak, Egurraren interpretazio zentroko 177 zuhaitz enborrak jasotzeaz gain, Aizkorri-Aratz Parke Naturalari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Bertako basoak ditu ardatz. Zegamako ikazkinek, [...]
Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehendabiziko urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte zegamarrek asteburu honetarako.
Larunbatean, urriak 5, 09:30etan turismo bulegotik irten eta ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara (parte hartu nahi duenak, izena turismo bulegoan eman behar du, bertako telefono zenbakira, 943 80 21 87ra deituta). Bisita gidatu horretan, Aranzadi Zientzia Elkartekoek IV. Indusketa kanpainan egin dituzten azkeneko aurkikuntzen berri emango dute, besteak beste.
Arratsalderako bi tailer antolatu dituzte haurrentzako. Buztin tailerra 16:00etatik aurrera egingo dute, eta antzinako lanbideen tailerra, 17:30etik aurrera.
Goizean zein arratsaldean Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa doan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Igandean ere ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara, 09:30ean turismo bulegotik abiatuta. Arratsaldeko lauretatik aurrera haurrentzako buztin-tailerra egingo dute eta 17:30etik aurrera Eraztunak kontatuz tailerra.
Igandean ere goizean zein arratsaldean interpretazio zentroa ikusi ahalko da doan.
Urte bateko ibilbidea
2003an ireki zuten Zegaman lehen aldiz interpretazio zentroa, bere baitan Egurraren Interpretazio Zentroa hartzeko eta Imanol Artolak poliki-poliki bildutako 177 zuhaitz enborrez osatutako bilduma erakusgai jartzeko. Duela urte bete, ordea, Egurraren interpretazio zentroa, Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa izatera pasatu zen. Aizkorriko Atariak, Egurraren interpretazio zentroko 177 zuhaitz enborrak jasotzeaz gain, Aizkorri-Aratz Parke Naturalari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Bertako basoak ditu ardatz. Zegamako ikazkinek, arotzek, abeltzainek beraien eskuekin eta izerdiarekin urte luzetan zehar moldatutako basoak. Zegamar askorentzat lantoki, elkargune, bizileku… izan diren basoak, hain zuzen.
Turismo bulegoko kideek jakitera eman dutenez, “erantzun bikaina” izan du Aizkorriko Atariak. “Aurreko urteetako datuekin alderatuz, bikoiztu egin baita interpretazio zentroa ikustera etorri den bisitarien kopurua”.