Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa tailerra antolatu du azaroaren 19 eta 20rako. Majori kiroldegian izango da, eta hilaren 11ra arte, gaur zortzira arte, eman daiteke izena 943 80 56 10 zenbakira deituta edota kaltuna@ordizia.org helbide...
Aitor Perez Arrietak ez du segituko Lampre-ISD taldean 2012tik aurrera. Txirrindulari zegamarraren erabakia Ampo etxeak hartutako erabakiarekin dago lotuta, babesleak ez baitu jarraituko talde italiarra laguntzen. Arrietak urtebete egin du Giuseppe Sar...
Denboraldi hasiera paregabea egiten da Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea. Jokatutako partida guztiak irabazi ditu, eta bakarrik doa sailkapen buruan. Bihar Castro Urdialesen (Cantabria, Espainia) jokatuk...
Euskaldunen kosmo mitologikoa leku gutxitan bezala gorde dute Ataunen. Antzinako biztanleen sinesmenak, mitoak, ipuinak eta esaundak ugari ziren izan, eta gaurdaino iritsi dira asko, batez ere Joxe Migel Barandiaranen etnologia bilketa eskergagatik, baita Joan Arinen edo Joxe Arratibelen kontzientziagatik ere, beste ataundar gehiagoren artean. Aberastasun mitologiko horrek igande iluntzean izango du bi urteroko agertokia, Jentilen Etorrera ikuskizunarekin: ongietorria, desfilea eta antzerkia. Urteurren borobil batzuen xarma izango du, gainera, aurtengo ekitaldiak. Hogeita hamar urte dira lehendabiziko aldiz Jentilen Etorrera egin zutenetik. Barandiaran maisua hil zela, bestetik, hogei urte beteko dira abenduan. Iraganari begira ez ezik, etorkizuneko bidea ziurtatzeko ere pauso garrantzitsua egin dute aurten. «Aktore artean berritze handia izan da, belaunaldi aldaketa suertatu da. Oso jende ona sartu da, eta oso gustura gaude. Guretzat oso polita da», dio antolakuntzako Jon Aizpuruak. Orain denbora bat, Jentilen Etorrera bi urtean behin egiteko erabakia hartu zuten, txandakoa Ohitura Zaharraren Jaiari eskaintzeko. Iaz izan zen lanbide eta bizimodu antzinakoaren errepresentazioa, ikazkintza gai hartuta. Aurten tokatzen da, beraz, Jentilen Etorrera «sendoa» egitea, antzerki eta guzti. Ohiko egitura izango du ikuskizunak. Igandean, behin gautzen duenean —18:15 aldera ilunduko du—, San Martin auzoko udaletxe aurrean hasiko da, 18:30a aldera, elizako ezkilen deiarekin. Agintariek eta kristauek ongietorria egingo diete [...]
Olaberriko Udalak antolatutako argazki rallyaren sari emate ekitaldia asteartean egin zuten. Miguel Caverok lortu du lehen saria, garaikurra eta 250 euroko diru-saria. Manu Barrero izan da bigarren (150 euro), Xabier Mata (100 euro) hirugarren, eta leh...
Udaletxearen ateak ireki eta herritarren partaidetza bultzatze aldera, Hartu hitza, piztu Ordizia! ekimen parte-hartzailea egingo dute bihar Ordizian. Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta udal-gobernuari buruzko azalpenak entzun eta gero, gaikako talde...
Antzerki Denboraldiaren azken txanpan, gaur XL Town antzezlana aurkeztuko du Pikor taldeak, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 22:30ean.
Nagore Arrastua (Irun, 1975) artistak pintura eta akuarela erakusketa zabalduko dute datorren astelehenean Ordiziako Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan, eta hilaren 25era arte egongo dira ikusgai lanak. Hiriko paisaia eta errealismo onirikoa lant...
Aizkorriko Ataria interpretazio zentroaren lehendabiziko urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte zegamarrek asteburu honetarako. Larunbatean, urriak 5, 09:30etan turismo bulegotik irten eta ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara (parte hartu nahi duenak, izena turismo bulegoan eman behar du, bertako telefono zenbakira, 943 80 21 87ra deituta). Bisita gidatu horretan, Aranzadi Zientzia Elkartekoek IV. Indusketa kanpainan egin dituzten azkeneko aurkikuntzen berri emango dute, besteak beste. Arratsalderako bi tailer antolatu dituzte haurrentzako. Buztin tailerra 16:00etatik aurrera egingo dute, eta antzinako lanbideen tailerra, 17:30etik aurrera. Goizean zein arratsaldean Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa doan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Igandean ere ibilaldi gidatua egingo dute San Adriango kobara, 09:30ean turismo bulegotik abiatuta. Arratsaldeko lauretatik aurrera haurrentzako buztin-tailerra egingo dute eta 17:30etik aurrera Eraztunak kontatuz tailerra. Igandean ere goizean zein arratsaldean interpretazio zentroa ikusi ahalko da doan. Urte bateko ibilbidea 2003an ireki zuten Zegaman lehen aldiz interpretazio zentroa, bere baitan Egurraren Interpretazio Zentroa hartzeko eta Imanol Artolak poliki-poliki bildutako 177 zuhaitz enborrez osatutako bilduma erakusgai jartzeko. Duela urte bete, ordea, Egurraren interpretazio zentroa, Aizkorriko Ataria interpretazio zentroa izatera pasatu zen. Aizkorriko Atariak, Egurraren interpretazio zentroko 177 zuhaitz enborrak jasotzeaz gain, Aizkorri-Aratz Parke Naturalari buruzko informazio zabala eskaintzen du. Bertako basoak ditu ardatz. Zegamako ikazkinek, [...]
Minbiziaren Aurkako Elkarteko Beasaingo boluntarioek 1999ko maiatzaren 8an egin zuten lehen diru biltzea. Ordutik, urtero irten dira kalera minbiziaren elkartearentzat eta minbiziaren inguruko ikerketak egiteko dirua eskatzera. Badira ia lau urte, diru eskea Beasaingo Odolkiaren Egunean egiten dutena, eta aurten ere hala egingo dute. Bihar, Gernika pasealekuan jarriko dute postua. Donostiako Onkologikoko gizarte langileak Beasainen kristau ikasbidea erakusten duten emakumeengana jo zuen laguntza eske orain hamabi urte. Minbiziaren elkartearekin eta Beasainen eta Goierrin gaixo daudenekin batera elkarlanean aritzea proposatu zien gizarte langileak. Hasierako hilabeteetan, minbiziaren inguruko hainbat ikastaro eta bilera egin zituzten, «inorengana joan aurretik prestakuntza bat izateko», azaldu dute boluntarioek. Ordutik, urtero, ikastaro berezietan parte hartu dute, eta erakusketak eta ekintzak egin dituzte herrian. Guztira hamasei lagun inguru aritzen dira lanean Beasainen Minbiziaren Aurkako Elkartearekin. Gaixo daudenei eta haien senideei informazioa eta Espainia mailan elkarteak dituen baliabideen berri ematen diete: material ortopedikoaren mailegutza, onkologikoen eta gaixoen arteko harremanak… Psikologiaren alorra ere lantzen dute elkartean, gaixoei eta haien senideei zuzenduta, eta eskoletan, kultur etxeetan, udaletxeetan… hitzaldiak antolatzen dituzte elikadurak minbizian duen garrantziaren inguruan, erretzeari uzteko tekniken berri emateko, edo ikerketen alorrean eman diren pausoen inguruan, adibidez. Elkarteko bi kide ospitalera ere joaten dira astero, bertan dauden gaixoekin egon eta tarte [...]
Euskal abestiak eta kantuzaletasuna sustatzeko Kanta-kantari ekimeneko kideak gaur elkartuko dira. Abesti saioa 19:00etan egingo dute, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Kantatzea gustuko duten guztiek parte har dezakete, Goierriko Euskal Eskolak antolatuta.
Sustraiez Blai munduko musiken jaialdia geratzeko dator. Hamaika urte dira kultur trukea musikaren bidez egiteko helburu duen jaialdia aurreneko aldiz egin zenetik, eta ibili horretan gora beherak izan badituzte ere, Sustraiez Blai kultur elkarteak sorrerako helburuetako bi betetzea lortu du; bat, urtez urte jaialdia egin ahal izatea, eta bi, jaialdia herri batean egonkortzea. Ordizia izango da aurrerantzean Sustraiez Blai jaialdia hartuko duen herria. Aurtengoa hilaren 12an izango da, eta iaz bezalaxe, Garagartza plaza eta Plaza Nagusia izango dira kontzertu lekuak. Kartel txukun eta anitza izango du aurten ere jaialdiak. «Urtetik urtera lekua aldatu beharrak ikaragarrizko oztopoak sorrarazten zizkigun; leku berria, jende berria, baliabide ezberdinak… Ordiziako Udalaren babesa izanik, jaialdia Ordizian egonkortzearen aldeko apustua egin dugu, jendeak jaialdia eta herri jakin bat lotu ditzan». Esther Isasa Sustraiez Blai kultur elkarteko prentsa arduradunaren arabera, iaz 10. urteurreneko jaialdia Ordizian egin zuten, eta «arrakastatsua» izan zenez, argi zuten aurten ere bertan egin behar zutela. Bombino tuarega kartelburu Baina jaialdia ez da musikara mugatzen. Aurreko ekitaldi batzuetan hitzaldiak-eta antolatu badituzte ere, aurten halakorik ez da izango, baina zine emanaldiari eutsi diote. Datorren asteartean, hilak 8, Playing for change 2. Song around the world filma proiektatuko dute Beasaingo Usurbe antzokian, 21:00etan. Egitasmo musikal baten eta [...]
Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren 7. jardunaldia interesgarria dator oso. Joan den igandean Cajasol Cienciasi Sevillan irabazi eta gero, Ampo Ordiziak La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Altamira zelaian, 12:00etan. Iazko ligako lehen bi sailkatuen arteko partidak askorako eman dezake. La Vilak ez du garaipenik lortu ligako azken hiru partidetan, eta Ordizian punturik lortzen ez badu, gero eta urrutiago izango ditu sailkapeneko lehen postuak. Ampo Ordizia, berriz, bolada onean dago, eta Altamirako gotorlekuko giroa baliatu nahi du Mark Hewittek zuzendutako taldea atzean uzteko. Hiru laurdenekoan aldaketak Ampo Ordiziaren entrenatzaile Axio Arañaren iritziz, La Vilak «talde arriskutsua» izaten segitzen du. «Bolada txarra pasatzen ari dira, baina garbi dago dena ematera etorriko direla, eta azti ibiltzen ez bagara zulora joango gara, eta aurreko asteetako lana pikutara bidaliko dugu». Alacanteko taldea talde indartsu eta orekatua da, aurreko lerro ona dute, eta hiru laurdeneko azkar eta arriskutsua. «Jokalari izar batzuk galdu dituzte, baina indartu ere egin dira. La Vilari arnasa emango dion taldea gu ez izatea espero dugu». Akatsik ez egitea, eta zigor kolperik ez egitea da Arañak jokalariei aste honetan eman die mezua. Ordiziako taldean hiru laurdeneko lerroan aldaketak egongo dira, Perico Martinek eta Matias Tudelak ezingo baitute jokatu.