Arrastuaren pintura eta akuarela lanak ikusgai hilaren 7tik 25era
Nagore Arrastua (Irun, 1975) artistak pintura eta akuarela erakusketa zabalduko dute datorren astelehenean Ordiziako Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan, eta hilaren 25era arte egongo dira ikusgai lanak. Hiriko paisaia eta errealismo onirikoa lant...
Nagore Arrastua (Irun, 1975) artistak pintura eta akuarela erakusketa zabalduko dute datorren astelehenean Ordiziako Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan, eta hilaren 25era arte egongo dira ikusgai lanak. Hiriko paisaia eta errealismo onirikoa lantzen dituen dozena bat margolan bildu ditu erakusketarako, hirietako hainbat txoko ezagun marraztuz, Irungoak, Hondarribikoak eta Donostiakoak kasu. Erakusketa astelehenetik larunbatera bisita daiteke, 18:00etatik 20:00etara. Inaugurazioa, berriz, ordu eta erdi barru izango da, 19:00etan, Barrenan.












