Eredu ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du EAJk
«Euskal eredu ekonomikoaren garrantzia eta baliagarritasuna azpimarratzeko», CAFen izan dira Arantxa Tapia eta Lore Leanizbarrutia hautagaiak eta EAJko hainbat alderdikide. Tapiaren arabera, «ikerketa, garapen eta innobazio alorrean egindako inbertsioei esker, barne produktu gordinaren %3a izatera iritsi nahi dugu, alor horretan egindako inbertsioak produktuetan eta nazioarteko merkatuetan inbertitzen direlako». Euskal enpresek «salto kualitatiboa» eman behar dutela esan du Tapiak, eta sektorea «orekatu» egin behar dela, «orain arte egin den lanarekin ikusi delako funtzionatu egiten duela gure ereduak». CAF jarri du adibidetzat Tapiak, enpresa beasaindarrak innobazioan eta teknologian egin dituen inbertsioei esker, sektorea «leku garrantzitsu eta lehentasunezkoan jarri baitu». Kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta «lan eginez», sektoreak nazioarteko merkatuetan «punta-puntan» egotera iristeko aukerak dituela uste du Tapiak, baina horretarako, «administrazioaren konfidantza» ere beharrezkoa dela gaineratu du. CAF adibide hartuta, «Euskadik» ahal duela esan du EAJko hautagiak, eta bide horretan jarraritzeko eskatu du. “Zubuia aspaldi igaro dugu” Arantxa Tapia eta Lore Leanizbarrutia hautagaiekin batera, Joseba Egibar GBBko lehedakaria ere CAFen izan zen atzo. Egibarren ustez, “ezinbestekoa da lehia horretan punta-puntan egotea, iraun ahal izateko”. Krisi garai honetan, lehiakorra izateak ez du bermerik ematen jeltzalearen arabera, bai ordea “etengabeko berrikuntzak”. “Hainbeste urtetan enpresari eta langile askok” bizi izan duten egoera ere kontuan hartu behar [...]
«Euskal eredu ekonomikoaren garrantzia eta baliagarritasuna azpimarratzeko», CAFen izan dira Arantxa Tapia eta Lore Leanizbarrutia hautagaiak eta EAJko hainbat alderdikide. Tapiaren arabera, «ikerketa, garapen eta innobazio alorrean egindako inbertsioei esker, barne produktu gordinaren %3a izatera iritsi nahi dugu, alor horretan egindako inbertsioak produktuetan eta nazioarteko merkatuetan inbertitzen direlako».
Euskal enpresek «salto kualitatiboa» eman behar dutela esan du Tapiak, eta sektorea «orekatu» egin behar dela, «orain arte egin den lanarekin ikusi delako funtzionatu egiten duela gure ereduak». CAF jarri du adibidetzat Tapiak, enpresa beasaindarrak innobazioan eta teknologian egin dituen inbertsioei esker, sektorea «leku garrantzitsu eta lehentasunezkoan jarri baitu».
Kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta «lan eginez», sektoreak nazioarteko merkatuetan «punta-puntan» egotera iristeko aukerak dituela uste du Tapiak, baina horretarako, «administrazioaren konfidantza» ere beharrezkoa dela gaineratu du. CAF adibide hartuta, «Euskadik» ahal duela esan du EAJko hautagiak, eta bide horretan jarraritzeko eskatu du.
“Zubuia aspaldi igaro dugu”
Arantxa Tapia eta Lore Leanizbarrutia hautagaiekin batera, Joseba Egibar GBBko lehedakaria ere CAFen izan zen atzo. Egibarren ustez, “ezinbestekoa da lehia horretan punta-puntan egotea, iraun ahal izateko”. Krisi garai honetan, lehiakorra izateak ez du bermerik ematen jeltzalearen arabera, bai ordea “etengabeko berrikuntzak”.
“Hainbeste urtetan enpresari eta langile askok” bizi izan duten egoera ere kontuan hartu behar dela esan zuen Egibarrek, eta bere ustez, “momentu honetan langileei eta enpresariei azpimarratu beharko genieke herri honek behar zuen eta inork ukatu behar ez zion bakea lortu egin dela”. Herri bezala, “jende guzti honek duen meritua” aitortzeko garaia iritsi dela esan zuen Egibarrek CAFen, eta bake eszenatoki batek “izugarrizko aukera eskaintzen duela, ate berriak irekitzen dituela eta gure energiak bideratzeko aukera izan dezakegula”.
Bide horretan, herriak ez duela “abiadira handiko trenak hartzen duen abiadura hartuko” gaineratu zuen, “herri bat ezin delako abiadura horretan eman, baina pauso-pauso aurrerabidean urrats berriak emateko gai izan bai”. Horretarako, ordea, indarrak biltzea beharrezkoa ikusten du Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakariak, eta EAJk aspaldi aukeratu zuela bidea norekin egin: “EAJ beti herriarekin egon da, herri honek izan dituen desafioekin, arazoei aurre egiten eta irtenbideak bilatzen”.
Amaiur eta ezker abertzalea ere hizpide izan zituen Egibarrek CAFen egindako agerraldian. “Orain batzuk mugarri bezala jartzen dute zubi hori, EAJ eta gizartearen gehiengoak aspaldi zeharkatu” zutela esan zuen: “Bidea egiten jardun dugu, eta behin ere ez gara herri interesen aurka egon, eta herriaren ametsak egi bihurtzen ere saiatu gara”. Egibarren ustez, “batzuek lehen pausoa emateak ez du esan nahi munduak berarekin arrankatuko duenik. Herri honek pauso asko eman ditu eta etorkizunean ere hala emango ditu, norabidea eta erritmoa aldatu gabe”.














