AEK euskaltegiak beste kanpaina bat abiatu du ikasle berriak lortzeko
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak beste kanpaina bat abiatu du ikasle berriak erakartzeko. Euskaraz ikasi nahi duzu? ¿Quieres aprender euskara? goiburua jarri diote kanpainari, eta modu batera edo bestera ikasturte hasieran izena ematera animatu ez ...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak beste kanpaina bat abiatu du ikasle berriak erakartzeko. Euskaraz ikasi nahi duzu? ¿Quieres aprender euskara? goiburua jarri diote kanpainari, eta modu batera edo bestera ikasturte hasieran izena ematera animatu ez den jendea erakarri nahi du ekimen berri horrekin. AEKren bi egoitzetan egin daiteke matrikula, Ordiziakoan (943 88 91 74) eta Beasaingoan (943 88 93 40).
Hainbat talde martxan
Ordizian, Beasainen, Itsasondon, Legorretan, Seguran, Idiazabalen eta Ormaiztegin ditu gaur egun taldeak martxan Goiztiri AEK euskaltegiak. Maila guztietako eskolak ematen dituzte, baita etorkinei zuzenduak ere.