Euslandia liburutik abiatuta gogoeta egiteko tartea, ostiralean Urretxun
Ostiral arratsaldean euskal kulturaz eta eguneroko gauzez gogoeta egiteko tartea irekiko dute Urretxun. Miriam Luki kazetariak eta Concceta Probanza margolariak gidatuko dute, eta saio berezia izango da.
Lukik ekainean Billabonako Mintzolan aurkeztu zuen Euslandia: unibertso txiki baterako galderak izeneko liburuari tiraka antolatu dute ostiraleko emanaldia. Ez da liburu aurkezpen bat izango. 19:00etan hasiko dute, Urretxuko udaletxeko aretoan. Liburua euskal kulturaren transmisioaren gaitik abiatu du Lukik, baina ez da horretara mugatzen. Eguneroko gaiez gogoeta egiteko bideak proposatzen ditu bertan, horretarako beste autore batzuk ere baliatuz. Emanaldiak ere, euskal kulturaz eta honen transmisioaz haratago, eguneroko gauzez gogoeta egiteko tartea eskainiko du. Musikaz jantziko dute saioa, eta Lukik hitzez eta Probanzak margoez harituko dute. Aretoa bera ere emanaldira egokituko dute, atseginagoa izan dadin. Lukik dioenez, «gogoetak eta musika entzuten egoteko une bat» eskainiko dute ostiralean Urretxun.
«Eguneroko bizitzan, krisi une batean, eta ez ekonomikoan, sentitzeko eta pentsatzeko gune bat izango da, gu gauden tokitik, Euskal Herritik, abiatuta». Kazetariak dioenez, «liburuan gehienbat galderak planteatzen dira, galderek bide berriak irekitzen dituzte, galdera berriak. Hainbat pentsalarik diote filosofia galderak egiteko disziplina dela, eta poesia erantzutekoa. Emanaldi honetan poesia izango da nagusi».
Euslandia liburua herriko liburudendetan eros daiteke.













