Gizonezkoekin elkarlana sustatuko du Eraldatzenek IX. Berdintasun Foroan
Etzi hasiko da Eraldatzen emakume elkarteak antolatutako IX. Berdintasun Foroa. Aurten, gizonezkoez osatutako elkarteekin topaketa egingo dute. Berdintasunaren bidean, emakumezkoen eta gizonezkoen indarren metaketa, eta genero indarkeriaren aurka bakoitzak izan duen rola aztertuko dute.
Emakumezkoen eta gizonezkoen elkarlanean sakondu, egiten duten lana bildu, komunean dutena bilatu eta elkarrekin egiteko dutenari bidea eman nahi diotela esan zuen atzo, Eraldatzeneko Nilda Gorveinek IX. Berdintasun Foroaren aurkezpenean. Bateratze horrek, elkarte edo kolektibo bakoitzaren lana ez daukala zertan «alboratu» behar argi utzi nahi izan zuen Gorveinek.
Berdintasun Foroa hilak 26an izango da. Baina, aurtengo Foroak inoiz baino ekintza gehiago dakartza. Bihartik hasi eta hilaren 30era arte egingo dituztenak. Hitzaldiak eta tailerrak izango dira denak. Urretxun, Zumarragan eta Legazpin egingo dituzte. «Ezkio-Itsaso ere, gure eremuaren barruan dago, eta badugu zabaltzeko asmoa. Urtarrilean zeramika tailerra egingo dugu han, Pott-eko eltzegileekin».
•Egitaraua:
Etzi. Ardurazko sexualitatea: norberaren gorputzaren zaintza, Maider Altuna psikologa eta sexologa. Hitzaldia eta tailerra. Zumarraga, Zelai Arizti aretoa, 10:00etan.
Hilak 23, asteazkena. Hizkuntza sinbolikoaren eragina emakumeen kontrako indarkerian, Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Hitzaldia. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 19:00etan.
Hilak 24, osteguna.
–Sinbologiaren aldaketa prebentzioaren bidean, Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Hitzaldia. Legazpi, Kultur Etxea, 10:00etan.
–Guraso izateko modu berriak: ama eta aita gazteen erronkak. Koordinatzailea: Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Tailerra. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 19:00etan.
Hilak 25, ostirala. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna.
–Sinbologiaren aldaketa prebentzioaren bidean, Erick Pescador psikologo eta sexologoa. Hitzaldia. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 10:00etan.
-Sinadura bilketa Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, 11:00-13:00.
-Elkarretaratzea Areizaga-Kalebarrenen, 19:00etan.
Hilak 26, larunbata. Goierri Garaia bailarako XIX. Berdintasun Foroa, «Gizon eta emakumeek berdintasunaren bidean eta genero indarkeriaren aurka izan duten rola». Koordinatzailea: Erick Pescador. Zumarraga, Zelai Arizti Kultur Etxea, 9:30-13:30.
Hilak 30, asteazkena.
–Emakumeenganako indarkerien jabekuntza eta prebentzio Eskola, Carmen Gonzalez abokatu eta bitartekaria. Tailerra. Legazpi, Kultur Etxea, 16:00-20:00.
–Emakumeen rola memoria historikoaren berreskuratzean, Argentinako kasua, Carmen Gonzalez. Hitzaldia. Urretxuko Aipurunea Kultur Etxean, 19:15ean.