Hainbat segurarrek Amaiur babestu dute
Larunbat eguerdian Amaiur koalizioari atxikimendua azaltzeko helburuarekin ekitaldia egin zuten Seguran. Txalaparta doinuekin eta musikarekin hasi zuten ekitaldia, eta ondoren testu bat irakurri zuten. Testua irakurri eta gero, zubia eraiki edo irudikatu zuten plazan. 80 lagun inguru bildu ziren helburu horretarako. Ekitaldiari bukaera emateko berriz, mokadua egin zuten. Bestalde, segurarrek jakitera eman dutenez, kanpaina bukaerako ekitaldia egingo dute ostiralean, 19:00etatik aurrera.