‘Hitzontzi’ lehiaketarako ariketa berria proposatu dute
Hitzontzi lehiaketaren barruan, beste ariketa bat proposatu dute aste honetarako Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzak bere baitan dituzten hitzen bila dabiltza. Hori bai, hitz luzeak eta bere baitan dagoen hitz laburragoak elkarren artean ez dute lotur...
Hitzontzi lehiaketaren barruan, beste ariketa bat proposatu dute aste honetarako Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzak bere baitan dituzten hitzen bila dabiltza. Hori bai, hitz luzeak eta bere baitan dagoen hitz laburragoak elkarren artean ez dute lotura zuzenik izan behar. Bestalde, hitzek bere baitan dituzten hitzak ezin dira euskal zenbakiak izan. Adibide gisa sudur jarri dute anai-arrebek, bere baitan su eta ur biltzen dituelako. Parte hartu nahi dutenek hitzak itakasegura@gmail.com helbidera bidali behar dituzte.













