Labeaga kalean hainbat zebrabide altxatuko dituzte
Zebrabide batzuk altxatuko dituzte Urretxuko Labeaga kalean. Egunotan hoditeria berritzen ibili dira, eta horrek trafiko arazo batzuk sortu ditu. Lanak, era berean, bestelako obra batzuk egiteko baliatuko dituzte, esaterako, Labeaga kaleko hainbat zebrabide altxatzeko. Udaletik esan dutenez, zebrabideak altxatuz, egun abiadura murrizteko jarrita dauden oztopoen funtzioa hobetuko dute.