Ostiralera arte eman daiteke izena udaleko aholku batzordeetan
Ordiziako Udalak dei egin nahi die herritarrei gaikako aholku batzordeetan parte har dezaten.Horretarako, batzordea aukeratu eta izena eman behar dute herritarrek ostiralerako. Goizez harrera bulegoan (943 88 58 50) eman dezakete izena, eta arratsaldez...
Ordiziako Udalak dei egin nahi die herritarrei gaikako aholku batzordeetan parte har dezaten.Horretarako, batzordea aukeratu eta izena eman behar dute herritarrek ostiralerako. Goizez harrera bulegoan (943 88 58 50) eman dezakete izena, eta arratsaldez Barrenan (943 80 56 30). Posta elektronikoz ere eman daiteke izena, partaidetza@ordizia.org helbidera idatziz. Batzordeetan izena emateak «udalean lantzen diren gaiei dagozkien erabakietan parte hartzeko aukera» ematen du, eta hori dela eta, herritar guztiei egiten diete parte hartzeko deia.
Batzordeak eta bilera egunak
Udalak bederatzi batzorde jarri nahi ditu martxan. Horietako batzuk lanean ari dira dagoeneko, eta abiatzeko daudenak martxan jarri nahi ditu. Hauexek dira batzordeak eta horien lehen bilera egunak: Partaidetza eta Komunikazioa, azaroaren 21ean; Gazteria 22an; Euskara, 23an; Kirola, eta Agenda 21, hilaren 30ean; Berdintasuna, abenduaren 13an; Hirigintza, abenduaren 14an; Kultura, abenduaren 15ean; eta Gizarte Ongizatea, abenduaren 20an. Batzordeen koordinazio lanak teknikariek, zinegotziek eta haien laguntzaileek egingo dituzte.












