Otxotorena margolariaren akuarela lanak Aterpe tabernan ikusi daitezke
Enrike Otxotorena, Aterpen Enrike Otxotorena artista donostiarrak erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe tabernan. Akuarela margoak erabiliz margotzen du Otxotorenak, Euskal Herriko zein kanpoko txoko ezerbinak marraztuz. Artistaren ibilbidea eta mar...
Enrike Otxotorena artista donostiarrak erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe tabernan. Akuarela margoak erabiliz margotzen du Otxotorenak, Euskal Herriko zein kanpoko txoko ezerbinak marraztuz. Artistaren ibilbidea eta margotzeko modua kontuan hartuta, ordea, irudi horiek guztiak berdin izan zitezkeen «imaginazioak eta fantasiak sortutakoak, oroitzapenerako, introspekziorako eta ametserako egokiak».
Euskal Herriko zein Espainiako akuarela margotzaileen taldeko kidea da Otxotorena, dozenaka erakusketa jarri dituena ia Gipuzkoa guztiko erakusketa aretotan. Espainian beste artista batzuekin batera ere jarri ditu erakusketak.
Aterpe tabernako hormetan zintzilikatu dituen lanak, berriz, azaroaren 24ra arte ikusi ahalko dira, aste egunetan 12:00etatik 22:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.














