Tobera musika eskolako ikasleek, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez, kontzertua egingo dute bihar, azaroak 17, Zegamako Aitxuri herri eskolako gimnasioan. Kontzertua hasi aurretik, Zegamako plazatik eskolako gimnasiora arteko bidea egingo dute, trikitilariak eta pandero-joleak lagun hartuta. 18:30etik aurrera hasiko da kontzertua. Aurkezle lanetan Laida Arrondo eta Iñaki Galdos arituko dira. Agurraren ondoren, Zegamako Txistulin taldeak Txantxibirin abestia interpretatuko du. Ondoren, arin-arina egingo dute dantza taldekoek, trikitilariak lagun dituztela. Segidan, Bastienen Danza India, Uso Xuria abesti euskalduna, Lavanda Azul abesti folkloriko ingelesa eta Bob Dylanen Knockin´On Heaven´s Door abestiak entzun ahal izango dira. Gero, Txistulin Txiki taldearen txanda izango da. Hainbat haurrek osatutako taldeak Egun da Santimamiña interpretatuko dute. Jarraian, Xarmangarria abestia joko dute hainbat musika instrumenturekin. Ondoren, dantzariek Alpargatak urratuta zapatarik ez dantzatuko dute, txistulariak lagun hartuta, eta kontzertua bukatzeko, dantzariek Kaxarranka egingo dute. Astelehenean, Seguran Astelehenean, Seguran egingo dute kontzertua, 18:30ean Botikaxahar kulturgunean. Aurretik kalejira egingo dute kulturguneraino. Jada bertan direla, guztira hamar abesti interpretatuko dituzte musika eskolako ikasleek, hainbat musika tresna erabilita.
Ehunmiliak probaren hasiera, aurten Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probetan parte hartzeko izen ematea irekita dago. Aurten, izena emateko www.kirolprobak.com helbidean dagoen fitxategia bete behar da. Izena emateko epea 2012ko maiatzaren 31n a...
Igandeko hauteskundeetara begira, Amaiur koalizioari babesa adierazteko triki-poteoa egingo dute bihar Beasainen. Arrano tabernan elkartuko dira 18:30ean, eta erdigunean zehar egingo dute triki-poteoa.
Euskal Herriko Unibertsitateak bere eskaintzari buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu du Legazpin. Datorren astelehenean, hilak 28, egingo dute eta Urola Garaia osorako aurkezpena izango da. 18:30ean elkartuko dira, Legazpiko kultur etxean eta esk...
Urretxu- Zumarragako euskarazko irakurle taldeak ikasturte honetako bigarren bilkura egingo du gaur 19:00etan. Bilkura Zumarragako Zelai- Aristi kultur etxean izango da, ohi...
Alkatetzan eta politikagintzan berria da Igor Aierbe (Ergoiena, Ataun, 1978). Ekainean hartu zuen aginte makila, ezker abertzaleak azken 23 urteetan eduki ez duena herrian. HBko azken alkatea —istripuz hil zen— osaba zuen Aierbek. Arratsaldeetan Indarren lan egiten du, eta goizetan egunero egon ohi da udaletxean. Herria «gauza txikiekin» egin nahi du udalak, proiektu handiak alboratuta —igerilekuena zalantzan dago—. Turismoa ikusten du Ataunen balio handientzat. Zer egiteko astia izan duzue Alkatetza hartu zenutenetik orain arte? Lehenagokoak bukatzen ari gara, eta neurria hartzen. Udala ekainean hartu genuen, aurrekontuak iaz bideratuta zeuden, obrak bukatzen. Segida eman diogu, eta urtea bukatzeko ixten saiatzen. Obra piloa egon da Ataunen: hiru plazak berritu dira, lurpeko aparkalekua egin, zintzilik dagoen igerilekuen proiektua… Zer irudipen jaso duzu herritarrengandik? Momentuak asko baldintzatzen du. Esperantza unean gaude, eta Euskadi osoan ikusi den fenomenoa izan da ilusio hori. Ataunen, ezker abertzalea oposizioan egon da azken 23 urteotan, nahi edo nahi ez, eta Herrigintzak bere erara egin ditu gauzak, pentsatzen dut denekin hitz eginda izan arren. Gauza batzuei beste era batera heldu nahi diegu, eta datorren urterako hori aztertzen ari gara. Aurtengoak ez du gehiagorako ematen. Non sumatuko da aldaketa? Batik bat jendearen parte-hartzean, batzorde irekiak egiten ari gara. Herriaren hitza jaso [...]
Herritarren iritziak, kezkak eta proposamenak biltzeko Beasaingo Udala egiten ari den bilera sorten artean hurrengoa, gaur izango da. Igartza auzoko eta inguruetako bizilagunekin elkartuko dira udaleko ordezkariak, 18:30ean, Igartza jauregian. Hurrengo...
Vietnamera eta Australiara egindako beste bi bidairen inguruan ere arituko dira zikloaren barruan.
Gurasoei zuzendutako emanaldia 18:30ean izango da, Zelai Arizti aretoan; ondoren eztabaida izango da.
Bihartik igandera bitartean, Ormaiztegiko Festa Batzordeak San Andres jaien lehen astebururako prestatu dituen ekintzez gozatzeko aukera izango dute ormaiztegiarrek zein egun horietan bertara hurbiltzen diren bisitariek. Festei hasiera ematen lehendabizikoak jubilatuak eta pentsiodunak izango dira, bihar eta ostirala bitartean punttu, toka, bote eta igel txapelketak jokatuko baitituzte jubilatuen elkartean. Ostiral gauerako berriz, Ormaiztegiko Gazte Asanbladak kontzertua antolatu du txosnetan. Nekez, Fiachras eta E.H Sukarra taldeek joko dute. Eleganteen Eguna Larunbatean Eleganteen Eguna ospatuko dute. Ormaiztegiarrentzat egun berezia izan ohi da. Neskek zein mutilek armairuetatik soineko eta traje dotoreak atera eta parranda egingo dute egun osoan zehar. Eguerdi partean eleganteen bazkaria egiteko tartea hartuko dute, eta bazkal ondorenean berriz, joku eleganteetan parte hartuko dute. Arratsalderako, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuarekin, haurrentzako jokoak antolatu ditu Zumalakarregi museoak, Haurren eskubideen alde jolasean! lelopean. Museoko arduradunek jakitera eman dutenez, 6tik 12 urte bitarteko haurrek beraien eskubideen alde jolas egingo dute. Jolasaren barruan, aipamen berezia izango duten bost eskubideak hauek dira: etxebizitza izateko eskubidea, elikadura egokia jasotzeko eskubidea, eskolara joateko eskubidea, medikura joateko eskubidea eta familia izateko eskubidea. “Bertan parte hartzen duten haurrek beraien oinarrizko eskubideekiko sentsibilizazioa lortzea da jolas horren helburua”, gehitu dute museoko arduradunek. Plaza mugatuak izango dira, eta interesa dutenek ostiralerako, arratsaldeko [...]
Seigarren urtez, Legazpiko Udalak euskal jolasen festa antolatu du. Azaroaren 26an, larunbatean, egingo dute. Udaleko Hezkuntza Batzordeak eta Sorgintxulo astialdiko taldeak prestatuko dituzte jolasak. Helburua, hainbat jolas eta kantu berreskuratzea e...
Ostiral iluntzean ikus-entzunezko proiekzio bat egingo dute Legazpin. Herriz herri, lekuz leku izena eman diote saioari, eta Julian Auzmendi legazpiarrak gidatuko du. 20:00etan hasiko dute emanaldia, kultur etxean.
Mayora eta Aldanondo helmugara iristen Inoxcra-Beasain eta Caja Rural txirrindulari taldeetako txirrindulariek hainbat garaipen lortu dituzte Amorebietan (Bizkaian) egin den ziklo kros proban. Kadeteen mailan, Inoxcra-Beasain taldeko Daniel Mayora o...
“Etxea istripuak jasateko lekurik ohikoena dela jakinik eta istripu gehienak prebentzio neurri errazekin saihestu daitezkeela ikusita”, Ongizate sailak adineko pertsonei eta haien zaintzaileei eta laguntzaileei zuzendutako dohako ikastaroa ...
Bareak elkarteak %5eko deskontua egingo du gaur hasi eta hilaren 30era arte. Elkarteko bazkide diren denda, taberna eta jatetxeetan egindako gastuak elkarteko txartelarekin ordaintzen diren kasuetan egingo da deskontua.
Hauteskunde bezperetan egunkari honek Ordizian egindako inkesta batean, bi emakumezkok erantzun zuten zetorren alkateari gaueko kaleko segurtasuna hobetzeko eskatuko lioketela, beldurra sentitzen zutelako gauez bakarrik ibiltzen zirenean kalean. Gaueko segurtasuna Ertzaintzaren esku dago, baina horretatik aparte, Ordiziako Udaleko Berdintasun saila emakumeek senti ohi dituzten hainbat beldur gainditzeko lanean ari zen aurretik. Lanketa horren garapena Hiri seguruaren mapa proiektuan txertatu dute, eta joan den ostegunean egin zuten egitasmo horri dagokion lehen tailerra, teorikoa kasu honetan. Aurreko agintaldian Agenda 21 delegazioak Ordiziako gune ilunen mapa moduko bat egin zuen, eta zenbait aktuazio ere egin zituen udalak. «Lan hori egina dago, eta hirigintzaren esku dago orain. Gu mapa hori garatzen ari gara orain, baina emakumearen ikuspegitik», zehaztu du Kristina Altuna Berdintasunerako teknikariak. Haren esanetan, aurreko ikerketa eta orain egiten ari direna «osagarriak» dira, baina oraingo honetan emakumeekin ari dira mapa hori lantzen, «haien esperientzian oinarrituta». Sinesmen asko barneratuta Joan den osteguneko tailerrean hogei bat emakumezko elkartu ziren, hamasei urte inguruko gaztetxoetatik hasi eta laurogei urte pasa dituzteneraino. Tailer hartan ondorio argi batera ailegatu ziren; emakumeek hainbat beldur «oso barneratuta» dituztela: «Ez du zertan horrela izan, baina ikusten da emakumeok zenbait sinesmen oso barneratuta ditugula, eta badirudi, seguruago sentitzeko, gizonezkoen beharra daukagula», nabarmendu du. [...]