Bihar Toberakoek kontzertua egingo dute, Zegaman
Tobera musika eskolako ikasleek, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez, kontzertua egingo dute bihar, azaroak 17, Zegamako Aitxuri herri eskolako gimnasioan. Kontzertua hasi aurretik, Zegamako plazatik eskolako gimnasiora arteko bidea egingo dute, trikitilariak eta pandero-joleak lagun hartuta. 18:30etik aurrera hasiko da kontzertua. Aurkezle lanetan Laida Arrondo eta Iñaki Galdos arituko dira. Agurraren ondoren, Zegamako Txistulin taldeak Txantxibirin abestia interpretatuko du. Ondoren, arin-arina egingo dute dantza taldekoek, trikitilariak lagun dituztela. Segidan, Bastienen Danza India, Uso Xuria abesti euskalduna, Lavanda Azul abesti folkloriko ingelesa eta Bob Dylanen Knockin´On Heaven´s Door abestiak entzun ahal izango dira. Gero, Txistulin Txiki taldearen txanda izango da. Hainbat haurrek osatutako taldeak Egun da Santimamiña interpretatuko dute. Jarraian, Xarmangarria abestia joko dute hainbat musika instrumenturekin. Ondoren, dantzariek Alpargatak urratuta zapatarik ez dantzatuko dute, txistulariak lagun hartuta, eta kontzertua bukatzeko, dantzariek Kaxarranka egingo dute. Astelehenean, Seguran Astelehenean, Seguran egingo dute kontzertua, 18:30ean Botikaxahar kulturgunean. Aurretik kalejira egingo dute kulturguneraino. Jada bertan direla, guztira hamar abesti interpretatuko dituzte musika eskolako ikasleek, hainbat musika tresna erabilita.
Tobera musika eskolako ikasleek, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenez, kontzertua egingo dute bihar, azaroak 17, Zegamako Aitxuri herri eskolako gimnasioan.
Kontzertua hasi aurretik, Zegamako plazatik eskolako gimnasiora arteko bidea egingo dute, trikitilariak eta pandero-joleak lagun hartuta. 18:30etik aurrera hasiko da kontzertua.
Aurkezle lanetan Laida Arrondo eta Iñaki Galdos arituko dira. Agurraren ondoren, Zegamako Txistulin taldeak Txantxibirin abestia interpretatuko du. Ondoren, arin-arina egingo dute dantza taldekoek, trikitilariak lagun dituztela. Segidan, Bastienen Danza India, Uso Xuria abesti euskalduna, Lavanda Azul abesti folkloriko ingelesa eta Bob Dylanen Knockin´On Heaven´s Door abestiak entzun ahal izango dira. Gero, Txistulin Txiki taldearen txanda izango da. Hainbat haurrek osatutako taldeak Egun da Santimamiña interpretatuko dute. Jarraian, Xarmangarria abestia joko dute hainbat musika instrumenturekin. Ondoren, dantzariek Alpargatak urratuta zapatarik ez dantzatuko dute, txistulariak lagun hartuta, eta kontzertua bukatzeko, dantzariek Kaxarranka egingo dute.
Astelehenean, Seguran
Astelehenean, Seguran egingo dute kontzertua, 18:30ean Botikaxahar kulturgunean. Aurretik kalejira egingo dute kulturguneraino. Jada bertan direla, guztira hamar abesti interpretatuko dituzte musika eskolako ikasleek, hainbat musika tresna erabilita.