Bezeroak elkartasun dendako produktuei begira, atzo
Zumarragako Misioen Lagunek eta Jasokundearen parrokiako katekistek elkartasun denda ireki dute Bidezar kalean. Haitin proiektu berria jarriko dute martxan. Behin eskola eginda, haurrek etxean ikasi ahal izateko eguzki lanparak bidaliko dituzte.
Urtetik urtera. elkartasun dendan gero eta produktu gehiago dago salgai. Aurten, esate baterako, te aukera oparoa dago, hemezortzi kaxa ezberdin. Produktu kosmetikoak ere asko dira. Jatekoak, apaingarriak eta artisautzak ere badaude.
Denda abenduaren 23ra arte zabalik egongo da. Astegunetan arratsaldeko bostetatik zortzietara. Larunbatetan, goizeko hamarretatik ordu batera.