Kaleari beldurra galtzeko
Hauteskunde bezperetan egunkari honek Ordizian egindako inkesta batean, bi emakumezkok erantzun zuten zetorren alkateari gaueko kaleko segurtasuna hobetzeko eskatuko lioketela, beldurra sentitzen zutelako gauez bakarrik ibiltzen zirenean kalean. Gaueko segurtasuna Ertzaintzaren esku dago, baina horretatik aparte, Ordiziako Udaleko Berdintasun saila emakumeek senti ohi dituzten hainbat beldur gainditzeko lanean ari zen aurretik. Lanketa horren garapena Hiri seguruaren mapa proiektuan txertatu dute, eta joan den ostegunean egin zuten egitasmo horri dagokion lehen tailerra, teorikoa kasu honetan. Aurreko agintaldian Agenda 21 delegazioak Ordiziako gune ilunen mapa moduko bat egin zuen, eta zenbait aktuazio ere egin zituen udalak. «Lan hori egina dago, eta hirigintzaren esku dago orain. Gu mapa hori garatzen ari gara orain, baina emakumearen ikuspegitik», zehaztu du Kristina Altuna Berdintasunerako teknikariak. Haren esanetan, aurreko ikerketa eta orain egiten ari direna «osagarriak» dira, baina oraingo honetan emakumeekin ari dira mapa hori lantzen, «haien esperientzian oinarrituta». Sinesmen asko barneratuta Joan den osteguneko tailerrean hogei bat emakumezko elkartu ziren, hamasei urte inguruko gaztetxoetatik hasi eta laurogei urte pasa dituzteneraino. Tailer hartan ondorio argi batera ailegatu ziren; emakumeek hainbat beldur «oso barneratuta» dituztela: «Ez du zertan horrela izan, baina ikusten da emakumeok zenbait sinesmen oso barneratuta ditugula, eta badirudi, seguruago sentitzeko, gizonezkoen beharra daukagula», nabarmendu du. [...]
Hauteskunde bezperetan egunkari honek Ordizian egindako inkesta batean, bi emakumezkok erantzun zuten zetorren alkateari gaueko kaleko segurtasuna hobetzeko eskatuko lioketela, beldurra sentitzen zutelako gauez bakarrik ibiltzen zirenean kalean. Gaueko segurtasuna Ertzaintzaren esku dago, baina horretatik aparte, Ordiziako Udaleko Berdintasun saila emakumeek senti ohi dituzten hainbat beldur gainditzeko lanean ari zen aurretik. Lanketa horren garapena Hiri seguruaren mapa proiektuan txertatu dute, eta joan den ostegunean egin zuten egitasmo horri dagokion lehen tailerra, teorikoa kasu honetan.
Aurreko agintaldian Agenda 21 delegazioak Ordiziako gune ilunen mapa moduko bat egin zuen, eta zenbait aktuazio ere egin zituen udalak. «Lan hori egina dago, eta hirigintzaren esku dago orain. Gu mapa hori garatzen ari gara orain, baina emakumearen ikuspegitik», zehaztu du Kristina Altuna Berdintasunerako teknikariak. Haren esanetan, aurreko ikerketa eta orain egiten ari direna «osagarriak» dira, baina oraingo honetan emakumeekin ari dira mapa hori lantzen, «haien esperientzian oinarrituta».
Sinesmen asko barneratuta
Joan den osteguneko tailerrean hogei bat emakumezko elkartu ziren, hamasei urte inguruko gaztetxoetatik hasi eta laurogei urte pasa dituzteneraino. Tailer hartan ondorio argi batera ailegatu ziren; emakumeek hainbat beldur «oso barneratuta» dituztela: «Ez du zertan horrela izan, baina ikusten da emakumeok zenbait sinesmen oso barneratuta ditugula, eta badirudi, seguruago sentitzeko, gizonezkoen beharra daukagula», nabarmendu du. Beldur hori «erreala» da, Ordizian sexu erasoak eta eraso saiakerak izan direlako. «Kasu askotan neska oso gazteek jasan dituzte erasoak, eta beldu hori landu egin beharra dago. Adineko emakumeek, berriz, esaten zuten lapurretak jasan izan dituztela».
Egitasmo hori bi arlotan jorratu behar da, Altunaren iritziz. Batetik, emakumeek beraien buruarekin egin beharreko lana dago. «Emakumeok gure ahalmenak garatu behar ditugu, gure barrutik atera behar dugu segurtasuna, eta horregatik antolatu dugu autodefentsa tailerraren moduko ikastaroa». Bestetik, «prozesu hezitzailea» dago, eta prozesu horretan udaleko hirigintza arloak emakumeak seguruago senti daitezkeen zer egin dezakeen ikusiko beharko da. «Hirigintza integratzailearen ikuspuntua landu behar genuke, etorkizun batean gai hauei buruz hitz egiteko beharrik ez izateko».
Asteazkenean tailer praktikoa
Datorren asteazkenean, hilak 23, joan den asteko tailerrari segida emango diote, kalean egingo duten tailer praktiko batekin.