Aguibaile elkarteak dantza ikuskizuna eskainiko du Beasainen
Aguibaile elkarteak, Hamabi musikalak dantza ikuskizuna eskainiko du azaroaren 27an Usurbe antzokian. Goizean egin dute emanaldiaren aurkezpena, eta Dantzaki Dantza Eskolako eta Aguibaile taldeko Jose Mari Orbegozok jakinarazi duenez, “Gipuzkoako zazpi dantza eskolak eta 120 dantzarik parte hartuko dute”. Ikuskizunerako sarrerak hamar euroan daude salgai, Kutxaneten edo Usurbe antzokiko leihatilan. Sarrerekin lortutako dirua Herriak Elkarlanean erakundeari emango diote, erakundea Beninen (Afrika) eraikitzen ari den barnetegirako. Koldo Agirre Beasaingo alkateak, Leire Plazaola Herriak Elkarlanean erakundeko kideak eta Jose Mari Orbegozok herritarrei eta goierritarrei dei egin diete azaroaren 27an, 17:00etan, Usurben egingo den ikuskizuneara joateko.
Aguibaile elkarteak, Hamabi musikalak dantza ikuskizuna eskainiko du azaroaren 27an Usurbe antzokian. Goizean egin dute emanaldiaren aurkezpena, eta Dantzaki Dantza Eskolako eta Aguibaile taldeko Jose Mari Orbegozok jakinarazi duenez, “Gipuzkoako zazpi dantza eskolak eta 120 dantzarik parte hartuko dute”.
Ikuskizunerako sarrerak hamar euroan daude salgai, Kutxaneten edo Usurbe antzokiko leihatilan. Sarrerekin lortutako dirua Herriak Elkarlanean erakundeari emango diote, erakundea Beninen (Afrika) eraikitzen ari den barnetegirako.
Koldo Agirre Beasaingo alkateak, Leire Plazaola Herriak Elkarlanean erakundeko kideak eta Jose Mari Orbegozok herritarrei eta goierritarrei dei egin diete azaroaren 27an, 17:00etan, Usurben egingo den ikuskizuneara joateko.














