Espainiako Zilarrezko mailako areto futboleko liderra den Estanda Ordizia taldeak Logroñon jokatu dute bihar, 16:00etan. Emili Ortiz entrenatzaileak arabera, errioxarrak zortzigarrenak dira sailkapenean bederatzi punturekin, eta denboraldi hasiera kas...
Majori kiroldegian capoeira ikastaroa egiten ari diren gaztetxoek capoeira eta maculele erakustaldia egingo dute bihar arratsaldean Plaza Nagusian, 18:00etatik 19:00etara. Haiekin batera, Aldaia Capoeirakoek Donostian antolatzen duten ikastaroko ikasle...
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak direla eta, Ordiziako Gaztelekua itxita egongo da asteburuan. Lukusain plazako gaztelekua hauteslekua izan ohi da hauteskundeak dauden bakoitzean, eta hautes mahaiak-eta prestatu behar dituztenez, ez dute zerbitzur...
Aisihezi aisialdi elkarteak, jostailuen trukerako azoka egingo du datorren asteburuan. Eguerdian egin dute azokaren aurkezpena Asier Sarriegi Gazteria zinegotziak, Mikel Apaolaza Gazteria saileko teknikariak eta Alazne Elortza Aisihezi elkarteko kideak. Azken honek jakitera eman duenez, “azokaren helburuetako bat Gabonetan ematen den kontsumo handi horri bira bat ematea da”. Gaur egun “gizartea zein egoeratan dagoen eta errealitatea ikusita, trukean gauza asko egin daitezkeela” trasmititu nahi dute ekintza honen bidez, etxean erabiltzen ez diren jostailuak aldatuz, dirurik gastatu gabe jostailu “berriak” etxera eramateko aukera emanez eta gehiegizko kontsumoarekiko kontzientzia hartuz. Azoka azaroaren 25ean eta 26an izango da, Loinazko San Martin plaza azpian. Azaroaren 25ean, ostirala, 17:00etatik 19:30era izango da truke azoka, eta larunbatean, azaroaren 26an, 10:30etik 13:00etara.
Aurtengoa 24. edizioa izango da, eta irteera honek emango dio, urtero bezala, hasiera Ostadar taldeak antolatzen duen Mendi Asteari....
“Zopilotes taldearekin hasi naiz trikitiarekin gozatzen, inprobisatzeko aukera daukat” Umetatik, 10 urte zituela heldu zion Eneko Dorronsoro ataundarrak lehenengo aldiz soinu txikiari. Lehengusuaren etxean jo zituen lehenengo musika doinuak. Berehala Ataunen trikiti eskola sortu zuten eta 13 urte zituenean, Aintzane, Haritz, Aiora eta Goranerekin batera, Agautz trikiti talde sortu zuten. Urte batzutan trikitia utzita egon bada ere, berriro ere motibazioa aurkitu du trikitriarekin. Eskolak ematen ditu eta Los Zopilotes Txirriaos taldearekin plazaz plaza dabil, gustura eta pozik. Goierritarra aldizkaria duela 22 urte sortu zen eta urte hauetan guztietan makina bat kontu eta argazki kaleratu ditu. Eneko Dorronosorori elkarrizketa egin behar geniola eta, argazki artxibora jo genuen. Ataungo karpetan, Agautz trikitilari taldearen argazkia aurkitu genuen. Bertan dago Eneko Dorronsoro. Solasaldia hasteko, argazkia erakutsi diogu. Noizkoa ote da argazkia? Trikiarekin hasi eta hiru urtera jarri nion soinuari ikurrina. 13 bat urte izango nituen argazki horretan. 18 urte edukiko ditu argazki horrek. Aintzane, Haritz, Aiora eta Gorane dira besteak. Zure trikiti ibilbidea Agautzekin hasiko zen ezta? Bai. Arbizuko lehengusua trikiti ikasten ari zen Gozategirekin. Arratsalde pasa joan nintzen batean, 10 urte nituela, soinua hartu eta jotzen hasi nintzen, ‘Aitorren hizkuntza zaharra’ abestia atera nahian. Osabak galdetu zidan ea ikasi nahi nuen. Baietz esan [...]
uztailean ere Lakiolan txikizioak eragin zituzten Legazpiko udaletik jakitera eman dutenez, azken egunetan Lakiolako zelaian kanpaldiak egin dira. Kanpaldi hauetan txikizioak eragin dituzte eta hori ikusirik, udalak zelai honetan kanpatzea debekatu...
Datorren asteartean, hilak 22, Gazte Kontseilua osatzeko eta Ordiziako gazteak haien ilusioen alde lanean hasteko bilkura bat izango da udaletxeko arkupeetan. Bilera 19:00etan da. Ordiziako gazte guztiei egin diete bilera azaltzeko deia.
Aguibaile elkarteak, Hamabi musikalak dantza ikuskizuna eskainiko du azaroaren 27an Usurbe antzokian. Goizean egin dute emanaldiaren aurkezpena, eta Dantzaki Dantza Eskolako eta Aguibaile taldeko Jose Mari Orbegozok jakinarazi duenez, “Gipuzkoako zazpi dantza eskolak eta 120 dantzarik parte hartuko dute”. Ikuskizunerako sarrerak hamar euroan daude salgai, Kutxaneten edo Usurbe antzokiko leihatilan. Sarrerekin lortutako dirua Herriak Elkarlanean erakundeari emango diote, erakundea Beninen (Afrika) eraikitzen ari den barnetegirako. Koldo Agirre Beasaingo alkateak, Leire Plazaola Herriak Elkarlanean erakundeko kideak eta Jose Mari Orbegozok herritarrei eta goierritarrei dei egin diete azaroaren 27an, 17:00etan, Usurben egingo den ikuskizuneara joateko.
Beasainen laugarren aldiz egingo dute aurten Mendi Astea, Arrastaka elkarteak antolatuta. Elkarte beasaindarrak urtean zehar egindako ekintzen bildumarekin hasiko da astelehenean eta Aizkorri Mendizale Elkarteak Etxarri-Aranatzetik (Nafarroa) Lizarraustira arteko trikuharrien inguruko ikus-entzunezkoarekin jarraituko dute asteartean. Asteazkenean Karmelo Ezeizak Alluitz mendiari buruzko hitzaldia emango du. Urkiolatik gertu dagoen mendi malkartsua da Alluitz, adituen arabera «Bizkaiko zailenetako bat». Ostegunean etxera egingo dute berriro, Iñaki Mozo herritarrak Ehunmiliak probari buruz egin duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko baitu. Asier Izagirre mendizaleak Edurne Pasabanekin batera egin dituen sei zortzimilakoen inguruan prestatutako dokumentala ikusi ahalko da ostegunean. Izagirrek Broak Peak, Manaslu edo Annapurnara egindako bidaien inguruko azalpenak ere emango ditu. Urtero bezala, eskalada eskolekin emango diote amaiera aurtengo Mendi Asteari. Larunbatean izango dira eskolak, umeei eta helduei zuzenduta. Eskalada gustuko duten guztiek, edo lehen aldiz probatu nahi dutenek, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango dute aukera Antzizar kiroldegian. Astean zehar egingo dituzte hitzaldi guztiak eta ikus-entzunezkoak, udaletxeko batzar aretoan izango dira, 19:30ean hasita.
Haren belaunaldiko jende gehienak bezalaxe, mendian hartu zuen Jorge Manrique ordiziarrak argazkilaritzarekiko zaletasuna. «Beti gustatu izan zait mendia, eta badakizu, gustuko gauza guztiei argazkia ateratzen nien. Izango dira 40 urte argazkiekin hasi nintzenetik». Gerora kanpora bidaiatzen hasi zen, eta mundu zabalera egindako hogei bat bidairen lagin xume batekin osatu du Begiradak… eta zerbait gehiago argazki erakusketa. «Etxean argazkiak besterik ez dut», nabarmendu du. Erakusketa hilaren 25a arte dago zabalik Barrenako ezkaratzean. Ginea Konakry, Etiopia, Namibia, Mali, Yemen, Iran, Senegal, Kamerun, Mauritania, Kirgizistan, Kolonbia eta Ekuadorren ateratako berrogei bat argazkik osatzen dute erakusketa. «Hasiera batean ohiko agentziekin egiten nituen bidaiak, baina azkeneko gehienak Banoa agentziarekin egin ditut. Bidaia alternatiboak izan dira, aurrekoekin aspertu egiten nintzen», zehaztu du. Begiratuaren esanahia Manrique «erabat autodidakta» izan da argazkilaritzaren munduan. «Ez naiz sekula ikastaro batera joan». Harenak «irudi sinpleak» dira, eta ez du «ezer berezirik» bilatzen argazkiak ateratzen dituenean. Begiratuek bai, begiratuek arreta ematen diote, hori ez du ezkutatzen. «Begiratuak asko interesatzen zaizkit. Gu ikustean zer arraio pentsatzen ote duten galdetzen diot nire buruari». Bildu dituen argazki gehienak lehen planoak dira, eta tarteka paisaiaren bat sartu du. «Kaleei eta etxebizitzei-eta ateratzen diet, baina beti ere argazkia ikusten badut. Argazkiaren bila eta bila aritzen bazara, askotan [...]