Datorren astean da Beasaingo Mendi Astea
Beasainen laugarren aldiz egingo dute aurten Mendi Astea, Arrastaka elkarteak antolatuta. Elkarte beasaindarrak urtean zehar egindako ekintzen bildumarekin hasiko da astelehenean eta Aizkorri Mendizale Elkarteak Etxarri-Aranatzetik (Nafarroa) Lizarraustira arteko trikuharrien inguruko ikus-entzunezkoarekin jarraituko dute asteartean. Asteazkenean Karmelo Ezeizak Alluitz mendiari buruzko hitzaldia emango du. Urkiolatik gertu dagoen mendi malkartsua da Alluitz, adituen arabera «Bizkaiko zailenetako bat». Ostegunean etxera egingo dute berriro, Iñaki Mozo herritarrak Ehunmiliak probari buruz egin duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko baitu. Asier Izagirre mendizaleak Edurne Pasabanekin batera egin dituen sei zortzimilakoen inguruan prestatutako dokumentala ikusi ahalko da ostegunean. Izagirrek Broak Peak, Manaslu edo Annapurnara egindako bidaien inguruko azalpenak ere emango ditu. Urtero bezala, eskalada eskolekin emango diote amaiera aurtengo Mendi Asteari. Larunbatean izango dira eskolak, umeei eta helduei zuzenduta. Eskalada gustuko duten guztiek, edo lehen aldiz probatu nahi dutenek, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango dute aukera Antzizar kiroldegian. Astean zehar egingo dituzte hitzaldi guztiak eta ikus-entzunezkoak, udaletxeko batzar aretoan izango dira, 19:30ean hasita.
Beasainen laugarren aldiz egingo dute aurten Mendi Astea, Arrastaka elkarteak antolatuta. Elkarte beasaindarrak urtean zehar egindako ekintzen bildumarekin hasiko da astelehenean eta Aizkorri Mendizale Elkarteak Etxarri-Aranatzetik (Nafarroa) Lizarraustira arteko trikuharrien inguruko ikus-entzunezkoarekin jarraituko dute asteartean.
Asteazkenean Karmelo Ezeizak Alluitz mendiari buruzko hitzaldia emango du. Urkiolatik gertu dagoen mendi malkartsua da Alluitz, adituen arabera «Bizkaiko zailenetako bat». Ostegunean etxera egingo dute berriro, Iñaki Mozo herritarrak Ehunmiliak probari buruz egin duen ikus-entzunezkoa aurkeztuko baitu.
Asier Izagirre mendizaleak Edurne Pasabanekin batera egin dituen sei zortzimilakoen inguruan prestatutako dokumentala ikusi ahalko da ostegunean. Izagirrek Broak Peak, Manaslu edo Annapurnara egindako bidaien inguruko azalpenak ere emango ditu. Urtero bezala, eskalada eskolekin emango diote amaiera aurtengo Mendi Asteari.
Larunbatean izango dira eskolak, umeei eta helduei zuzenduta. Eskalada gustuko duten guztiek, edo lehen aldiz probatu nahi dutenek, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango dute aukera Antzizar kiroldegian.
Astean zehar egingo dituzte hitzaldi guztiak eta ikus-entzunezkoak, udaletxeko batzar aretoan izango dira, 19:30ean hasita.














