Hamaika herritako, hamaika begiratu
Haren belaunaldiko jende gehienak bezalaxe, mendian hartu zuen Jorge Manrique ordiziarrak argazkilaritzarekiko zaletasuna. «Beti gustatu izan zait mendia, eta badakizu, gustuko gauza guztiei argazkia ateratzen nien. Izango dira 40 urte argazkiekin hasi nintzenetik». Gerora kanpora bidaiatzen hasi zen, eta mundu zabalera egindako hogei bat bidairen lagin xume batekin osatu du Begiradak… eta zerbait gehiago argazki erakusketa. «Etxean argazkiak besterik ez dut», nabarmendu du. Erakusketa hilaren 25a arte dago zabalik Barrenako ezkaratzean. Ginea Konakry, Etiopia, Namibia, Mali, Yemen, Iran, Senegal, Kamerun, Mauritania, Kirgizistan, Kolonbia eta Ekuadorren ateratako berrogei bat argazkik osatzen dute erakusketa. «Hasiera batean ohiko agentziekin egiten nituen bidaiak, baina azkeneko gehienak Banoa agentziarekin egin ditut. Bidaia alternatiboak izan dira, aurrekoekin aspertu egiten nintzen», zehaztu du. Begiratuaren esanahia Manrique «erabat autodidakta» izan da argazkilaritzaren munduan. «Ez naiz sekula ikastaro batera joan». Harenak «irudi sinpleak» dira, eta ez du «ezer berezirik» bilatzen argazkiak ateratzen dituenean. Begiratuek bai, begiratuek arreta ematen diote, hori ez du ezkutatzen. «Begiratuak asko interesatzen zaizkit. Gu ikustean zer arraio pentsatzen ote duten galdetzen diot nire buruari». Bildu dituen argazki gehienak lehen planoak dira, eta tarteka paisaiaren bat sartu du. «Kaleei eta etxebizitzei-eta ateratzen diet, baina beti ere argazkia ikusten badut. Argazkiaren bila eta bila aritzen bazara, askotan [...]
Haren belaunaldiko jende gehienak bezalaxe, mendian hartu zuen Jorge Manrique ordiziarrak argazkilaritzarekiko zaletasuna. «Beti gustatu izan zait mendia, eta badakizu, gustuko gauza guztiei argazkia ateratzen nien. Izango dira 40 urte argazkiekin hasi nintzenetik». Gerora kanpora bidaiatzen hasi zen, eta mundu zabalera egindako hogei bat bidairen lagin xume batekin osatu du Begiradak… eta zerbait gehiago argazki erakusketa. «Etxean argazkiak besterik ez dut», nabarmendu du. Erakusketa hilaren 25a arte dago zabalik Barrenako ezkaratzean.
Ginea Konakry, Etiopia, Namibia, Mali, Yemen, Iran, Senegal, Kamerun, Mauritania, Kirgizistan, Kolonbia eta Ekuadorren ateratako berrogei bat argazkik osatzen dute erakusketa. «Hasiera batean ohiko agentziekin egiten nituen bidaiak, baina azkeneko gehienak Banoa agentziarekin egin ditut. Bidaia alternatiboak izan dira, aurrekoekin aspertu egiten nintzen», zehaztu du.
Begiratuaren esanahia
Manrique «erabat autodidakta» izan da argazkilaritzaren munduan. «Ez naiz sekula ikastaro batera joan». Harenak «irudi sinpleak» dira, eta ez du «ezer berezirik» bilatzen argazkiak ateratzen dituenean. Begiratuek bai, begiratuek arreta ematen diote, hori ez du ezkutatzen. «Begiratuak asko interesatzen zaizkit. Gu ikustean zer arraio pentsatzen ote duten galdetzen diot nire buruari».
Bildu dituen argazki gehienak lehen planoak dira, eta tarteka paisaiaren bat sartu du. «Kaleei eta etxebizitzei-eta ateratzen diet, baina beti ere argazkia ikusten badut. Argazkiaren bila eta bila aritzen bazara, askotan ez duzu nahi duzuna aurkituko». Irudi gehienak patrikako kamarekin ateratakoak dira, horiekin aritzen baita gustuen.
Herrialde bat eta argazki bat aukeratzeko eskatuta, hona Manriqueren erantzuna. «Afrikako argia ikaragarria da, eta Irango jendea, berriz, oso abegikorra. Argazkirik gustukoena? Iaz Etiopian emakume bati egindakoa».
Zubizarretarekin lankidetzan
Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak zenbait testu idatzi dizkio, erakusketa osatzeko. «Bidaia guztietan hango ipuin liburuak ekarri izan dizkiot, eta trukean testu hauek idatzi dizkit». Zubizarretak argazkietan murgildu eta hausnarketarako deia egiten du.














